Saltar al contenido

Irun Ekintzan

IrunEkintzan

Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituna

Irungo Udalaren Web Orria

Kualifikazioa eta laneratzea

Irungo enpresen berrikuntzaren diagnostikoa eginik, bertara jasotzen eta aztertzen baitira enpresen alde sendoak eta ahulak, eta hartan oinarriturik, Irunen dauden enpresen eta sektoreen lehiakortasuna hobetuko duten eta susperraldian dauden sektoreei lagunduko dieten proiektuak zehaztuko dira.

Ekoizpen sektorearekin lotutako proiektuen garapenak bat egin beharko luke Enpresaren Gizarte Erantzukizunarekin (EGE), eta beraz, inguruan gertatzen diren erronka nagusiei eman beharko lieke erantzuna enpresaren kudeaketan irizpide etikoak harturik eta haiek integraturik, balioa sortu eta intereseko taldeei bideratu ahal izateko.

Ekonomiaren garapena eta enpleguaren sorrera hartzen baditugu hizpide, funtsezkoa da berritzen jarraitzea eta pertsona ekintzaileei laguntzeko prozesuetan parte hartzea. Hirian enpresa jarduera berri bati ateak irekitzeko erabakia hartzen duten pertsonei laguntzeko proiektu eta ekintza zehatzak finkatuko dira nola proiektua prestatzeko aldian hala negozioari ekiteko edo ateak zabaltzeko unean. Ildo honetatik, abian jarriko dira hiriguneak eta industrialdeak modu integralean biziberritzeko proiektuak, lokalak alokairuan hartzeko laguntzak emango dira, hirigintza esku-hartzeak egingo dira, etab.

Jardueren proposamena une oro egongo da zabalik Irun Ekintzan ekimeneko kideentzat.



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52