Saltar al contenido

Nondik gatoz?
Nora goaz?

IRUN 2020 estrategia aukera paregabea da, denon artean, etorkizunean eduki nahi dugun hiria zehaztek. Baina, batez ere, gaurtik bertatik ideia hori gauzatzen hasteko. Horregatik, hausnarketa estrategikorako prozesua jarri da martxan, eta hiritar guztiei irekita dago, denon artean denontzako hiria eraiki dezagun 2008an, 2020ko Irun eraikitzen hastea da kontua.

Parte hartzera gonbidatuta gaude denok

IRUN 2020 estrategia hiritarren parte-hartzearekin eraikiko da, ahalik eta adostasunik handiena eta iritzi gehien jasotzeko. Anbizio handiko eztabaida sortu nahi dugu, bakoitzak bere ikuspegia azaltzeko aukera emango duena. Denak hartuko dira kontuan, eta parte hartzeko hainbat bide egongo dira.Aintzat hartzen zaitugu. Zure parte-hartzea garrantzitsua da hiriarentzat.

Estrategiaren helburuak

Hiria modu orekatuan garatzea, beharrei modu iraunkorrean irtenbidea emanez, bizitza-kalitateari eutsiz eta hura hobetuz, eta hiritar guztien integrazioa bultzatuz. Giltzarri diren sektoreetan proiektu egituratzaileak sustatzea, hiriari leku egokian kokatzeko aukera emateko. Beharrezko konpromiso eta kooperazioa lortzea, proiektuek Irunera ezagutza, aberastasuna eta gizarte-kohesioa ekar dezaten.

Faseak

Plan estrategikoaren 3 fasetan abiaraziko da:

1.FASEA: IRUN 2020 plan estrategikoaren konfigurazio- eta antolaketa-proposamena.

Dagoeneko gaindituta dagoen fase horretan, etorkizuneko plan estrategikoaren egitura planteatu zen, BPE (Bidasoako Plan Estrategikoa 93) arrakastatsuaren aurreko esperientzia zuela. Alor guztietan adierazgarriak diren pertsonen inplikazioarekin nahiz interesgarria den informazioa detektatuz hasi zen, eta hortik abiatuta, batzorde sustatzailea sortu zen. Batzorde horrek, hasierako egoera aztertuko du eta hausnarketa estrategikorako eremuak detektatuko ditu. Ondoren, prozesuaren antolaketa eta funtzionamendurako proposamena egingo du.

2.FASEA: Hiriaren diagnostikoa egitea.

Hortik aurrera, hiriaren diagnostikoa burutu zen, aurrez aztertutako informazioaren analisitik abiatuta, eta horrek 2020ko Irun marrazteko erabaki egokiak hartzeko aukera eman zuen: adierazle gisa hiriaren funtsezko ardatzak hartu ziren:hezkuntza-sistema, gizarte-egitura, oinarri ekonomikoa, garraio-sistemak, telekomunikazioak, bizitza-kalitatea, laguntza publikoa, etab. Adierazle horiek Irungo hiri-ondarea eman zuten ezagutzera. Proiektua gorpuzten hasi da.

3.FASEA: Plan estrategikoa egitea.

Garatzen ari den fase honek etorkizuneko hiriaren proiekzioa bistaratzeko aukera emango digu, eta, horrez gain, esku hartzeko eremu estrategikoak identifikatzeko eta proiektu egituratzaile garrantzitsuak planteatzeko aukera ere emango digu. Baina eztabaida irekita dago. Asko dago oraindik egiteko, erabaki asko hartzeko, barneratzeko informazio ugari. Proiektu erakargarri honetan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu.12 urte ditugu aurretik imajinatzen duzun Irun egi bihurtzeko.

Oinarrizko dokumentua

Oinarrizko dokumentuak estrategia gidatuko duten ildo nagusiak jasotzen ditu. Oinarrizko dokumentu hori Europa-mailan hasitako hausnarketa estrategikoaren arabera egin da; hiriak aurrerapenaren oinarrizko erreferentziatzat hartzen ditu, eta norabide egokian aurrera egiteko landu beharreko ardatz nagusiak zehazten.

itzuli

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52