Saltar al contenido

Aurkezpena

Estrategia Irun2020


Adierazleen Aginte Koadroa                                                                                                                                              Aurkezpena

 

Irun 2020 Estrategiaren jarraipenerako Adierazleen Aginte Koadroa jasotzen du dokumentu honek.

 

Agintze Koadrora sartutako Adierazle-giltzarrien identifikazioa Irun 2020 Estrategiak definitutako ardatz estrategikoak aztertzetik abiatu da.

 

Ondoren, adierazle-multzo bat hautatu da, honako irizpide hauek kontuan hartuta: Espezifikotasuna, Garrantzia, Prestutasuna eta zorroztasuna, Aldizkakotasuna, Konparabilitatea, Kuantifikazioa eta neurketa eta Orokortasuna eta egokitasuna. Hautatutako adierazleak adierazle giltzarrietan eta adierazle osagarrietan azpizatitu dira.

 

Aginte Koadro honek adierazle giltzarriak hartzen ditu barne. Adierazle horiek, ondoren ikus daitekeenez, Estrategiaren eremu beretan egituratu dira. Hots:

 

    • Berrikuntza eta Hezkuntza
    • Lurraldea eta Natura
    • Barne kohesioa

ˇ         Kultura eta aisia

 

Eta era berean, Ikuspegi Orokorreko sarrera-atal erantsi da, eta atal horretan eremu guztietarako adierazle-giltzarri garrantzitsuak eta transbertsalak sartu dira.

 

Ondoren, hautatu diren 27 adierazleak aurkezten dira, eremuka egituratuta eta bakoitzari dagokion informazioa eta eremu bakoitzari buruzko iruzkin orokor labur bat sartuta.

 

 

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52