Saltar al contenido

a. -Lurzorua

Ingurumena errespetatuko duen eta azpiegitura eta zerbitzu onak izango dituen hiri-ereduari eusteko egitura egoki bat identifikatzea.

Irun hazi egingo da, eta gainera, batezbestekoaren gainetik haziko da. Esan liteke Irunek 70.000 eta 80.000 biztanle izan ditzakeela 2020an. Honako kontsiderazioak egiten dira:

-              Datu horiek betiere nolabaiteko eszeptizismo logikoaz hartu behar dira, zenbait prospekzio-instituturen zifren aurrean. Nolanahi ere, ez da erraz kontrola daitekeen aldagai bat.

-              Aurreko datuek ez dute gordetzen  taldean ordezkatutako sektoreek gehiago edo gutxiago nahi duten Irun haz dadin.

-              Taldekide guztiak bat datoz loturi doazela hazkuntza-ideia eta hiri-arrakastatsua izatea, betiere kontuan hartuta osotasunean eta orekaz haztea (biztanlerian, hiriko bizitzan eta ekonomi jardueran).

1.- Mugak eta oinarrizko kontsiderazioak, etxebizitzaren eta jarduera-ekonomikoen beharrei erantzuteko lurzoru berriak okupatzeari dagokionez.

A.- Etxebizitzari dagokionez.

Jada martxan diren etxebizitzekin eta hiriko gune batean edo bestean egon daitezkeen hutsuneekin, estalita leudeke beharrak, eta ez dago hartarako lurzorua erabiltzeko behar gehigarririk.

Guztira 4.500 etxebizitza inguru daude onetsita edo gestio-fasean.  Horri, dinamika batzuen ondorioz lor daitekeena erantsi beharko litzaioke, esaterako:

-              Hiriko erdigunea berreraikitzea:

o        Dauden gune libreak okupa litezke.

o        Berreskura litezkeen ibaira ematen duten fatxada aspaldi utziak.

o        Alde zaharra eta gune utziak biziberritzeak lagun dezake hiritarra bere hiriarekin lotuta senti dadin, eta kalea berreskuratuko litzateke.

-                          Etxebizitzatarako azalera hiritarren benetako beharretara egokitzea.

-                          Tren-gunea berrantolatzea.

o        Gune hori beste hiri-gune handi bat bezala prestatzea, etxebizitza ugari egiteko aukera sortuz.

o        Gune horretako jarduera modu partekatuan artikulatuko da beti, ez bakarrik bizitegi-erabilerarako.

-                          Etxebizitza dela-eta koherenteena egungo hiri-gunean programatzea izango litzatekeela dioen ideia berrestea.

B.- Jarduera ekonomikoetarako lurzoruari dagokionez.

Lurzoru gehiago behar da, lan-postu berriak sortzen laguntzeko; areago, belaunaldi berriek Irunen bizitzen eta lan egiten jarrai dezaten nahi badugu. Irun hiri osatu bat izaten jarraitzea ahalbidetuko du horrek.

Kontua da non eta zein baldintzatzaile beharko liratekeen haren garapenerako. Kontuan hartuta martxan dagoela HAPNren berrazterketa, hark jorratuko baititu berariaz lurzorua garatzeko aukerak, haien ezaugarriak, baldintzatzaileak... talde honek eztabaidetan sortuz doazen kontsiderazio batzuk, gogoetak eta irizpideak ekarri ditu, alderdi teknikoetan sartu gabe.

Nolanahi ere, eta etxebizitza dela eta, taldeak ez du ikusten lurzoru espezifikoaren behar gehiagorik, baina, baietz uste du, Ekonomi Jarduerei dagokienez. Ondoren zehatzago azalduko dugu, horretarako berariaz egin diren oinarrizko akordioak ere adieraziz.

ˇ         Irunek lurzoru gehiago behar du ekonomi jardueretarako.

ˇ         Berrikuntzako taldeak aurkeztu dituen jarduera-motak gogokoak badira ere, ez dira ahaztu behar enpresa-jarduera tradizionalenak, oso garrantzitsuak baitira hiriko ekonomiaren garapenean.

ˇ         Aldi berean, lurzorua behar da, jarduera berririk gabe bada ere, jarduera batzuk dauden lekuetatik lekualdatzeko, hiri-gunean baitaude. Hirurogeiko hamarkadan sortu diren jardueretarako guneak dira, baina gaur egun ez dira gogokoak; hala ere, gustatu ala ez, beharrezkoak dira.

B.1.- Jada okupatutako lurretan.

- Garatuta dauden guneetan metro-kopurua gehitzeko edota erabilera areagotzeko zein aukera dauden aztertu behar da; hots, gune horien aprobetxamenduak maximizatu, hartarako neurri berritzaileak aplikatuz, kontuan hartuz gaur egun lur horien jabetzari dagokionez egon litezkeen mugak edo etorkizunean izan dezaketen erabileraren inguruan egon litezkeen aurreikuspenak. Aztertu beharreko lekuen artean hauek daude: Zaisa (kamioak aparkatzeko gunea) eta Ficoba (aparkatzeko gunea, aztertu egin behar da ea bateragarria den etorkizunean toki hori handitzea eta azoka-jarduerari lotutako aktibitate berritzaileak egitea).

                B.2.- Hartuta ez dagoen lurzoruari dagokionez.

§         OKUPATZEKO / HEDATZEKO GUNE BERRIAK daude, hainbat aukera dituztela. Honako hauek dira:

§         Urdanibia-Zubieta.

§         Tren-gunea.

§         Olaberria Katea.

§         Araso ingurua.

§         Eta beste toki solte gehiago.

Adierazi behar da horiek guztiek badituztela ingurumenarekin lotutako hainbat arazo.

§         Lan-taldeak azpimarratzen du eotrkizunerako erreserbak gorde behar ditugula.

§         Gune berri bakoitzean nola sartu kontuan hartuta, honako kontsiderazio hauek izan beharko lituztek akordioak:

o        Haietan guztietan programa litezke jarduerak.

o        Bakoitzean zatika sar daiteke. Alegia, ez da beharrezkoa bat betetzea, bestera igaro aurretik.

o        Eremu egokiena zein izan daitekeen definituko luketen irizpideen arabera sartu beharko litzateke, eta irizpide horiek neurgarriak izango dira. Oinarrizko irizpidea iraunkortasunarena da, eta hori azpirizpide hauetan azpizatitu liteke (neurtu eta emaitzak adieraziko digu zein den iraunkorrena).

§         Ingurumenaren egoera (kasuren batean baztertzailea izango da).

§         Ekonomi jarduera mota.

§         Irisgarritasuna.

§         Eragina mugikortasunean.

§         Bideragarritasuna.

§         Albait gehien aprobetxatu behar da okupatzen den lurra, betiere arrazoi bidez okupatuz (balio erantsi handiko jarduerak, enplegu sortzaileak, berritzaileak...) eta lurzoru berriak garatzeko beharrezko diren sarbideen eta azpiegituren gaia ondo jorratuz; gainera, hori baita funtsezko arazoa.

§         Ordena bat egitekotan, honako hau egin liteke:

ˇ         Araso ingurua.

ˇ         Tren-gunea.

ˇ         Urdanibia-Zubieta.

ˇ         Olaberria-Katea.

§         Olaberria Ventas guneari dagokionez, edonola ere azkena izan liteke okupatzen, eta betiere gune hori errespetatzeko eta balioa emateko ikuspuntu batetik begiratuta. Hots, Jarduera Ekonomikoen Erreserba bat da, zentzurik egokienean ulertuta.

 Olaberria-Katean nola eta non jardun,

o        Alde horretan gune hondatuak daude, eta zenbait alternatiba ematen dira,

o        guztiak ere berreskuratu beharreko gune horiek biziberrituz egitekoak (bai ekonomi jardueretarako bai beste erabileretarako lurzoru gisa).

o        Olaberria-Kateari dagokionez, eta beste gaikako unitate batzuetan aisirako, kirolerako eta turismorako hiri-baliabide gisa erabiltzearena aipatu dute (Berrikuntza eta Kultur Jarduerak).

o        Era berean, aipatu dute nekazaritza eta abeltzaintza ekonomi jarduera dela eta jasotzen duen tratamenduaren arabera berritzailetzat ere har daitekeela.

C.- Tren-gunea berrantolatzea.

Hiriaren etorkizuneko garapenerako gune nagusia da. Etxebizitza berriaren ikuspuntutik ez ezik, "Irungo erdigune berria" balitz bezala ere bai (unibertsitate-garapena, hirugarren mailako jarduerakoa, jarduera ekonomiko berriena. Bartzelonako 22@).

Hiriarentzako aukera ederra dela ikusten da, ikuspuntu orotik hartuta, eta hiri dinamikoa eta etorkizunekoa izateko ideia babesten segi ahal da.

Argitzen da oraindik ez dagoela "sinatuta" hirirako eskuratutako lurzorua denik , nahiz eta hori horrela izango dela dirudien, badirudi, gainera, argi egongo dela oso epe motzean.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52