Saltar al contenido

d.- Irun hiriaren ikuspegi alorra, ondo-ondoko inguruneari dagokionez.

4.- Irun hiriaren ikuspegi alorra, ondo-ondoko inguruneari dagokionez.

Irunek, agerian denez, inguruko gainerako udalerrien autonomia eta interesak errespetau beharra dauzka, baina aldi berean, beharra ikusten da arazoei osotasunezko ikuspegi batekin begiratzeko; izan ere, Irungo arazoak ez dira konpontzen Udalak har ditzakeen erabakien markoan soilik.

 

Hausnarketa ondorio hauetara iritsi zen:

- Irunek naturaltasunez erabili behar luke bere kokagune naturalak eskaintzen dion zentralitatea.

- Zentralitate-lan horrek, halabeharrez, erakargarritasuna lantzea ekarriko dio Iruni, onerako zein txarrerako.

- Irunek ezinbestean egin behar duen zentralitate-lan hori egiteko daukan natur inguruneaz hitz egiten dugunean, Donibane Lohizune, Baztan, Hendaia eta Hondarribia dauzkagu gogoan.

- Honek ahalegin berezia eta gauzak ongi egiteko ardura dakar.

- Lehen adierazitako ingurunean zentralitate-lan hori egiteak ez dakar eztabaida-, babes- eta osagarritasun-harremanik Baiona erdigune duen beste polo naturalarekin.

- Pasaiako portua garrantzitsua da Irunen etorkizunerako, eta ondorioz, Udalak ahalegin berezia egin beharko luke dagozkion batzordeetan esku hartzeko.

 

1.- Zentralitatearen faktorea bultzatzea Donostia-Baiona lurralde-eremuan.

 

2.- Udalaren parte hartzea ukitzen gaituzten proiektu estrategikoetan, eremu hauetan: Pasaiako badia eta azpiegiturak.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52