Saltar al contenido

b.- Hiritar guztiei, bakoitzaren premien arabera, baliabide eta gizarte zerbitzu guztietarako aukera

2.- Hiritar guztiei, bakoitzaren premien arabera, baliabide eta gizarte zerbitzu guztietarako aukera ematen die, betiere bazterkeria saihestearren, laguntza gehien behar duten egoerak bereziki kontuan hartuta.

 

2.1.- Ezintasunen bat duten pertsonentzako eta bazterkeria sozialaren arriskua duten pertsonentzako tresnak sortzea eta garatzea, pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko eta lan munduan zein gizartean sartzea errazteko, dagoeneko dauden mekanismoei eta tresnei berez daukaten balioa emanez. Horrez gain, 

ˇ         Plan bat gauzatuko da behar handiena duten horiengana iristeko eta beraiei ere aukera emateko.

ˇ         Auzoak eta erabiltzaileak fisikoki hurbiltzea gizarte-zerbitzuetara, arretarako eta informaziorako.

ˇ         Ikasle etorkinen banaketa era orekatuan hobetzea ikastetxeetan.

ˇ         Erantzuna emateko epea hobetzea gizarte-zerbitzuetako hitzorduetan, batez ere presazko kasuei dagokienez.

 

2.2.- Boluntariotza eta asoziazionismoa bultzatzea hiri mailan.

 

2.3.- Ikastetxearen eta gizarte-zerbiztuen arteko esku-hartzeen koordinazioa hobetzea.

 

2.4.- Unibertsaltasun iragazkia eta gizarte izaerako irizpideak ezartzea udalak egingo dituen jarduera eta deialdi guztietan.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52