Saltar al contenido

a.- Balio, eskubide eta betebehar berdinak dituen gizarte plurala.

1.- Balio, eskubide eta betebehar berdinak dituen gizarte plurala.

 

1.1.- Hobeto sentiarazten gaituzten eskubideen, betebeharren eta gutxieneko baloreen zerrenda positibo bat egitea, gizartearen parte-hartze zabalenarekin eginda; horretarako, Udala transmisio-eragile eta guztiaren betearazle izango da.

 

1.2.- Hiritarren artean, kulturen arteko ezinbesteko nahasketa ona dela zabaltzea, sentsibilizazio programa baten bidez, zein datu onuragarri dakarzkion immigrazioak Iruni era zehatzean jakinaraziz.

 

1.3.- Etorkinen harrera hobetzea, isolamendu prozesua txikiagotuz; beste kulturetako pertsonak eta familiak Irungo ekitaldietan eta elkarte esanguratsuetan sartzea litzateke posibilitate bat.

 

1.4.- Bitartekotza sozialerako programak bultzatzea hiritarren arteko gatazkak ebazteko, baloreen artean gerta litezkeen gatazkak konpondu eta aholkua emango duen Hiritarren Bizikidetzako Behatoki bat sortuz.

 

1.5.- Plangintzak eta laguntzak koordinatzea, kolektiboan bertan lan egiten ari diren erakundeen bidez, auzoko elkarteen inguruan, Zentro Zibikoak desberdintasunak konpentsatzeko topagunea lirateke.

 

1.6.- Esku-hartze sozialeko erroka berrien aurrean, ezagutza eta berrikuntzaren kudeaketa bere gain hartzen duen erakundea.

 

1.7.- Elkartasunaren eta gizarteratzearen aldeko praktikak bultzatzea, Irun hiriaren gizarte-ekintzaren eredu gisa.

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52