Saltar al contenido

e.- Aisia eta turismo hiria

5.- Aisia eta turismo hiria

            Hiriko turismo-politika berriz pentsatzea. Marko global zabalago batean gaudela jakinik, turismoaren ikuspegitik hiriak dituen gune sendoak aurkitu, sendotu eta ezagutzera eman beharko dira. Hori, dagoeneko definituta dauden eta hiria eremu horretan (Bidasoako eskualdea eta Bidasoa-Txingudi) sendotzen duten egiturekin koordinatuta egin behar da, besteak beste

-          Hiriko zirkuitoak bukatzea.

-          Garatzeko aukera duten hainbat gune zehatzen tratamendu espezifikoa: Aiako Harria, Olaberria eta Osinbiribil.

-          Kultura eta aisia aberastasuna aprobetxatzea

-          Kirol espezifikoak, baliabide gisa (piraguismoa).

-          Merkataritza eta negozioa, ekonomiaren eta turismoaren garapenaren eragile gisa

-          Eskualdea ordezkatzen duten ikonoak garatzea, hala nola Ficoba, Oiasso Museoa, eta haien bidez Irun kokatzea.

-          Harrerarako turismo-azpiegitura hobetzea (turismo-bulegoa, ostalaritza).

 



 

itzuli

 
Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun - Tel. 010 - Tel. 943 50 51 52