Jarraian, aztertzen ari diren ardatz estrategikoen berri emango dugu. Horietatik abiatuta bultzatu behar dira Irun Europa-mailan erakargarri izatea lortuko duten hainbat proiektu, bizi, inbertitu eta lan egiteko hiria izan dadin.
Estrategia artikulatuko duten jarduera-ardatz nagusiak:
Berritzea, alor guztietan, sektore guztietan eta maila guztietan, hazkunderako eta garapen ekonomiko eta sozialerako eragile garrantzitsuena dela ohartu gara.
Hiriaren bizitzan termino hau zeharka sartzea da kontua, ekingo diegun etorkizuneko garapenetan garrantzia berezia emanez (enpresakoak, instituzionalak, hezkuntzakoak, sozialak,...), eta, horrez gain, kontuan hartu behar da HEZKUNTZA eztabaidaren oinarrizko elementua dela eta ardatz honen barruan dagoela.
Alor honetan, gai hauek aztertu behar dira:
Bizi garen tokia, inguruarekin dugun harremana, inguruaren kudeaketa egokia... Horiek guztiak aztertu behar dira, bai lurraldearen ikuspegitik, bai gure inguru naturala aintzat hartuz.
Hona hemen alor honetan landu eta eztabaidatu beharreko zenbait gai:
Hiria osatzen dugun pertsonen artean ahalik eta kohesiorik handiena lortzea da kontua, adina, sexua edo jatorria edozein dela ere, eta Irun hiri global bihurtzea. Gainera, hausnarketa-ardatz honetan oinarrizko bi gai sartzen dira: etxebizitza eta elkartasuna.
Alor honetan, hausnarketarako gaiak hauek daude:
Hiriko kultura-atmosferaren, eta espresio artistikorako eta atsedenerako guneen gaineko hausnarketa egin nahi da.
Hona hemen alor honetan eztabaidatu beharreko zenbait gai: