Helburu orokorrak

Irungo Udalak, COVID-19 gaitzaren ondoriozko pandemiak ekarri duen egoeraren jakitun, egungo alarma egoerak eta haren ondorengoak familien eta enpresa sarearen ekonomian eta gizartean izango duten eragina arintzeko lanean dihardu.

Udalak aparteko lehentasuntzat du babes soziala, eta jarduera nagusien helburua osasun arloan sortu den krisialdia gainditzea da. Estatuko administrazio guztiek horretarako egin behar dituzte beren ahalegin guztiak, baina ezin dituzte alde batera utzi krisialdi honek berekin dakartzan ondorio ekonomiko larriak, eta, horregatik, haiei aurre egiteko neurriak hartuko ditu toki administrazioak.