Hartutako neurriak

Ekonomiaren esparruan

  • Udal tasak ordaintzeko epeak atzeratzea
  • Ematen ari ez diren zerbitzuen tasak baliogabetzea
  • Kontrolpeko aparkamendu zerbitzua (TAO) kentzea
  • Hornitzaileei egiteko dauden ordainketei lehentasuna ematea
  • Hiriko egitura ekonomikoarekin zuzeneko harremanetan jartzea
  • Enpresa zentroetako ekintzaileen alokairuak ezereztea
  • Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei informazioa eta aholkua emateko lineak irekitzea
  • Hiriko establezimenduetan kontsumitzeko pizgarriak ematea (#IrunEtxetik lehiaketa)

Gizartearen esparruan

  • Lehenik, bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoekin harremanetan jartzea
  • Gero, bakarrik edo adineko beste pertsona batzuekin bizi diren 65 urtetik gorakoekin harremanetan jartzea
  • Boluntarioekin koordinatuta oinarrizko produktuak eta produktu farmazeutikoak banatzea
  • Etxeko laguntzaren onuradunen kopurua handitzea, behar berriei erantzuteko (janaria etxez etxe banatzeko)
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak handitzea, behar berriei erantzuteko