Zein da dirulaguntza hauen helburua?
Irungo Udalak onartu dituen dirulaguntza hauen helburua da pertsona fisikoen norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoko egoera arintzea, eta pertsona juridikoen kasuan, 10 langile baino gutxiagoko mikroenpresen kasuan, baldin eta haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratu badira COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera ondorioz, haien jarduerari eusten laguntzea. Helburu horrekin bi dirulaguntza lerro aurkezten dira: Gainera, zenbateko horiei ondorengo osagarriak gehitu ahal izango zaizkie: 1.Lerrorako gehieneko dirulaguntza: 1.400 € 2.Lerrorako gehieneko dirulaguntza: 1.100 €
Zer aurrekontu gaitu du Irungo Udalak laguntza hauetarako?
Irungo Udalak 1.600.000 euroko aurrekontua onartu du laguntza hauetarako, honela banatuta:
Nork eskuratu dezake dirulaguntza?
Pertsona fisikoek, beren kontura lan egiten badute edo autonomoak badira, eta pertsona juridikoek, hamar langiletik beherako mikroenpresak badira; betiere, 463/2020 Errege Dekretuaren eranskinaren araberako alarma egoeraren deklarazioak haien jarduera etenarazi edo larri kaltetu badu. Zehazki, dirulaguntza hauek pertsona fisikoek, beren kontura lan egiten badute edo autonomoak badira, eta hamar langiletik beherako mikroenpresak baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
Nortzuk dira onuradunak?
Ezaugarri hauetakoren bat duten pertsona fisikoak eta juridikoak (hamar langiletik beherako mikroenpresak) dira dirulaguntza hauen 1. lerroaren onuradunak: Ezaugarri hau duten pertsona fisikoak eta juridikoak (hamar langiletik beherako mikroenpresak) dira dirulaguntza hauen 2. lerroaren onuradunak: apirileko fakturazioa % 50etik % 75era bitartean jaitsi izana 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko seihilekoko batez besteko fakturazioaren aldean.
Zer frogagiri aurkeztu beharko dituzte 1. lerroko laguntzen eskatzaileek Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak jarduera eteteagatik ematen duen aparteko prestazioaren titular direla egiaztatzeko edo berau eskatu dutela frogatzeko?
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak jarduera eteteagatik ematen duen aparteko prestazioa emateko kaleratutako ebazpenaren kopia aurkeztu beharko da, edo, baldin eta laguntza hauek eskatzen direnerako ebazpenaren jakinarazpenik jaso ez bada, mutualitateari edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari berau eskatu izanaren edozein frogagiri.
Zer gertatzen da lokala behar bai baina alokairurik ordaintzen ez bada?
Laguntza kobratzeko, ez da beharrezkoa negozio lokal baten maizter izatea; 200 euroko zenbateko osagarri bat kobratzeko eskakizuna da hori. Hortaz, noren jarduerak ez badu behar negozio lokalik edo lokala behar bai baina alokairurik ordaintzen ez bada, badago laguntza eskuratzea.
Eska al dezakete laguntzaren osagarria beren ardurapean langileak dituzten autonomoek?
Bai. Beren ardurapean langileak dituzten eta alarma egoeraren deklarazioa dela-eta ateak itxi behar izan dituzten edo apirileko fakturazioan gutxienez % 50eko jaitsiera izan dutenek laguntza hauek eska ditzakete: langile batetik bostera bitartean dituztenek 100 euroko osagarria jaso dezakete, eta sei langiletik bederatzira bitartean dituztenek, 200 eurokoa. Langile kopurua kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko autonomoa edo norberaren konturako langilea. Otsailean zehar, jardunaldi osoan lan egin duen pertsona, unitate bat bezala kontatua izango da eta jardunaldi partzialan lan egin duena, unitatearen frakzio bezala kontatuak izango dira.
Zer gertatzen da gastu horiek ordaintzeko luzamendua eman zaienekin?
Negozio lokala alokatzeko gastuak eta autonomo kuotak 2020ko urriaren 31rako ordaindu beharko dira; ordurako aurkeztu beharko dira fakturak eta ordainketa egin izanaren frogagiriak.
Autonomoen, ondasun-erkidego bateko bazkideen edo kooperatiba bateko bazkideen kasuan, diruz laguntzeko moduko gastutzat onartuko dira haien soldata-ordainsariak?
Ez, inola ere ez.
LANBIDEk COVID-19 gaitza dela-eta ematen dituen laguntzekin izan ezik (EHAA, 2020ko apirilaren 15ekoa), beste dirulaguntza batzuekin bateragarria al da Irungo Udalaren laguntza?
Bai, salbu eta ez bada beste dirulaguntzarik jaso gastu hautagarrien zenbatekoa (gastu bakarrarena edo batena baino gehiagorena) ordaintzeko eta eskatzaileak ez badu diru sarreren beste iturririk.
Nork ezin ditu eskuratu laguntza hauek, nahiz eta pertsona fisikoek beren kontura lan egin edo autonomoak izan, nahiz eta pertsona juridikoek hamar langiletik beherako mikroenpresak izan eta nahiz eta 463/2020 Errege Dekretuaren eranskinaren araberako alarma egoeraren deklarazioak batzuen eta besteen jarduera etenarazi edo larri kaltetu izan?
Ezaugarri hauetakoren bat duten pertsonek ezingo dituzte eskuratu laguntza hauek (ez 1. lerrokoak, ez 2. lerrokoak):
Eskuratu al daiteke laguntzarik enpresari zigor penal eta/edo administratiborik jarri bazaio eta/edo enpresa dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko desgaitu bada?
Ez. Ezaugarri hauetakoren bat duten enpresek ezingo dituzte eskuratu laguntza hauek: dirulaguntza edo laguntza publikorik ezin eskuratzeko zigor penal edo administratiboa jaso izana, horretarako desgaitzen duen legezko debekua izatea (tartean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik ezarritakoak) edo Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 34.4. artikuluak dirulaguntzak onuradunei aurrez ordaintzea galarazteko aipatzen duen egoeraren batean egotea.
Nola egin dezaket nire eskaera?
Laguntza eskatzeko Irungo Udalaren EGOITZA ELEKTRONIKOA erabili behar da (www.irun.org/sac). Horretarako: Eskaera elektronikoki aurkezteko gaitasun edo baliabideak ez izatekotan, alarma egoeraren ondorioz agindutako mugitzeko askatasuna dela izapide administratiboak presentzialki egitera joateko aukerarik ez dagoenez, salbuespen gisa, eskaria aurkeztu ahal izango da ere Aurrekoen ezberdina den pertsona baten bitartez, beti ere, IrunTxartela, NANe, Izenpe edo bestelako ziurtagiriarekin. Azken kasu honetan dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresaren baimena izan beharko du. Irungo udaletxeak edozein momentuan eska dezake baimentze hori egiazta dezala, eta egiaztatzea posible ez denean, dagokion erantzukizun zibila edo penala eskatu ahalko zaio.
Dokumentazioa eranstean, zer hartu behar dut kontuan?
Akatsak saihesteko, komeni da erantsiko duzun fitxategiaren izenak "ñ", tildeak (á, é, í, ó, u) eta beste puntuazio-zeinu problematikorik ez izatea. Zure eskaeran dokumentu bat edo gehiago erantsi dezakezu. Horretarako, dokumentua hautatu zure ordenagailuan, eskabide-orrian daukazun atalaren bitartez, eta zure eskaeran erantsi.
Aurkez al dezake hirugarren batek (adibidez, senide, lagun edo aholkulari batek) eskabidea pertsona fisiko edo juridiko onuradunaren izenean?
Bai, baina, enpresa eskatzailearen datuez (titularraren edo sozietatearen izenaz eta identifikazio fiskaleko zenbaki edo kodeaz) gain, aurkezten duen pertsonaren datuak ere adierazi behar ditu eskabideak. Pertsona fisiko (IFZ) edo pertsona juridiko (IFK) bakoitzak eskabide bat aurkeztu ahalko du, eta lehenengotik aurrera aurkezten diren eskabide guztiak baliogabeak izango dira. Irungo Udalak edozein unetan eskatu ahal izango du ordezkaritza egiaztatzeko.
Noiztik aurkeztu ahal izango da?
Eskaerak aurkezteko epea oraindik ez da ireki. Eskabideak aurkezteko epea GAOn argitaratu eta hurrengo eguneko 9:00etan irekiko da, eta irailaren 30eko 23:59ra arte egongo da zabalik. Laguntzaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzungo zaie.
Zer datu/informazio eskatuko zait laguntza eskatzean?
Dirulaguntzaren eskaera egiterakoan ondorengo informazioa adierazi beharko da: Egoera hori egiaztatzeko, SEPEren ebazpena aurkeztu beharko da, COVID-19ren eraginpeko pertsonentzako jarduera uzteagatiko aparteko prestazioari buruzkoa (norberaren kontura/autonomoari edo bazkide guztiei dagokiona).
Justifikazio fasean, BEZaren hiruhileko aitorpenak edo kontabilitateko dokumentuak eskatuko dira.
Jarduera ekonomikoa 2019ko urritik aurrera hasi bada, jarduera hasi zenetik 2020ko martxora arteko hileko fakturazioaren batez bestekoa hartuko da kontuan. Norberaren kontura edo langile autonomoen kasuan, ofizioz egiaztatu ezin bada, NAN/AIZren kopia beharko da justifikazio fasean. Sozietate edo ondasun-erkidegoen kasuan, sozietatearen eraketaren edo kapital-aldaketaren eskritura edo agiri pribatua aurkeztu beharko da justifikazio fasean. Azkeneko bi osagarrien kalkulua egiteko orduan, norberaren konturako langile edo autonomoa ez da kontutan hartuko. Otsailean zehar, jardunaldi osoan lan egin duen pertsona, unitate bat bezala kontatua izango da eta jardunaldi partzialan lan egin duena, unitatearen frakzio bezala zenbatuko dira. Justifikazio fasean, 2020ko otsaileko langileen zerrenda aurkeztu beharko da (orain RNT, lehen TC2). Irungo Udaletxeak dirulaguntzaren xede den pertsona edo enpresari lotutako kontu korronte zenbaki bat izanez gero, eskatzaileari adieraziko zaio hautatua izan ahal izateko. Eskatzaileak, beste kontu korronte bat adierazi ahalko du. Eskaera egiten duen pertsona, dirulaguntzaren xede den enpresa edo pertsona edo bere ordezkaria ez izatekotan eta beste kontu korronte bat adieraziz gero, laguntza jaso ahal izateko, kontu korronte horren titularra, dirulaguntzaren xede den enpresa edo pertsona dela, egiaztatzen duen dokumentua erantsi beharko du eskaerarekin batera. Eskaera bukatzeko, erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du, non adierazten den, emandako datuak egiazkoak direla, oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituela, ez dagoela sartuta diru laguntzen onuadun izatea galarazten duen salbuespenetan, eta deialdia adierazitako konpromisoak betetzen dituela.
Zer dokumentazio erantsi behar dut eskabidean?
1. lerroko eskabideetarako (jarduera bertan behera geratuta edo fakturazioan %75-eko murrizpena), COVID 19k eraginda Jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa emateko ebazpena erantsi beharko da. Sozietateen edo Ondasun-komunitateen kasuan, bazkide guztien ebazpena aurkeztu beharko da. Prestazioaren ebazpena ez bada oraindik jaso, behar bezala erregistratutako eskaeraren kopia erantsi beharko da. Horrela bada, justifikazioari dagokion beranduagoko fasean erantsi beharko da ebazpena. Dirulaguntza jasotzeko adierazitako banku kontua, eskainitakoen ezberdina adierazi nahi bada, dirulaguntzaren eskatzaile den pertsona/enpresa kontu horren titularra dela egiaztatzen duen agiria erantsi beharko da.
Zer gertatzen da laguntza hauek eskatzen diren egunean nork ez badakigu LANBIDEk ematen dituen laguntzen onuradunak garen (EHAA, 2020ko apirilaren 15ekoa)?
Irungo Udalak laguntza eman ondoren laguntza ematen badu Lanbidek, onuradunak, pertsona fisikoa izan edo pertsona juridikoa izan, berak emandako laguntzari uko egiten diola jakinarazi beharko dio Udalari, eta, dirulaguntza jasotako kasutan, itzuli egin beharko du.
Zer konpromiso hartzen ditu eskatzaileak laguntzen onuradun izanez gero?
Laguntza honen onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:
Zenbat denboran egon behar du jarduerak altan laguntza itzuli behar ez izateko? Zer gertatzen da behin jardunean berriro hasi eta gero forma juridikoz aldatzea erabakitzen bada?
Etenaldia bukatutakoan, enpresak (beste) sei hilabetez egon behar du gutxienez altan jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko, eta titularrak enpresaburu edo profesional indibiduala izan behar du, edo enpresak laguntza eskatu zenean zuen forma juridikoko sozietate bateko bazkidea. Bestela, sei hilabete horiek igaro baino lehen hartzen bada baja, emandako laguntzaren zenbateko osoa itzuli beharko da, eta dirulaguntza ordaindu zenetik sortutako berandutze interesak ordaindu.
Eskatzen diren laguntzen guztizko zenbatekoa handiagoa bada zer gertatuko da?
Eskakizunak betetzen dituzten pertsonei ezin bazaie laguntzarik eman aurrekontu falta dela-eta, kreditu egoki eta nahikoa jartzen denean erantzungo zaie eskaerei, eta eskatzaileek ez dute aurkeztu beharko beste eskabide bat.
Zenbat diru jaso ahalko du laguntza honen onuradun den enpresak?
Zer lerrotako laguntza eskatzen duen, desberdina da laguntzen onuradun den enpresak (pertsona fisikoak edo juridikoak) jaso dezakeen zenbatekoa: 1. lerroko laguntzei dagokienez, 800 eurokoa, eta, 2. lerroko laguntzei dagokienez, 500 eurokoa. Dagokionean, zenbateko horiei ondorengo zenbateko hauek gehitu ahal izango zaizkio: Azkeneko bi osagarrien kalkulua egiteko orduan, norberaren konturako langile edo autonomoa ez da kontutan hartuko. Otsailean zehar, jardunaldi osoan lan egin duen pertsona, unitate bat bezala kontatua izango da eta jardunaldi partzialan lan egin duena, unitatearen frakzio bezala kontatuak izango dira. Horrela, 1. lerroko laguntza eskatzen dutenek 1.400 euro jaso ahalko dituzte gehienez, eta 2. lerroko laguntza eskatzen dutenek, 1.100 euro gehienez.
Zer denboralditako fakturak aurkeztu beharko dira laguntzaren erabilera justifikatzeko?
2020ko martxoaren 1etik alarma egoera bukatzen den hilabetearen hurrengo hilabetearen azken egunera bitartean sortzen diren gastuak hartuko dira kontuan. Gastu hauek jaso ahalko dute dirulaguntza: Ez dira diruz lagunduko zeharkako zergak, baldin eta berreskuratu edo konpentsatu badaitezke, ez eta ekoizpen-prozesuan sartzen diren ondasun eta eskubideak ere, ezta salmenta edo kudeaketa onuradunaren jardueraren parte diren ondasun eta eskubideak ere.
Zer epetan kobratu ahal izango dut laguntza?
Dirulaguntza emateko ebazpena kaleratu eta hilabetean, % 100 ordainduko da, konturako ordainketa gisa.
Zein da betekizunak, konpromisoak eta gastuaren justifikazioa betetzen direla justifikatzeko epea?
Justifikazioa aurkezteko epea 2020ko urriaren 31n amaituko da. Irungo Udalak ofizioz egiaztatu, edo erakunde publikoei egindako kontsulten bidez lortu ezin dituen betekizunak eta konpromisoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak eta gastuaren justifikazioa aurkeztu beharko dira.
Nola frogatu daiteke fakturazioa gutxienez % 50 edo % 75 baino gehiago jaitsi dela 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko seihilekoko batez besteko fakturazioaren aldean?
Eskabide ororekin batera, Erantzukizunpeko deklarazio bat aurkeztu beharko da, dirulaguntza hau jasotzeko eskubidea izateko eskakizun guztiak betetzen direla dioena –eskaera formularioaren barruan dator deklarazio hori-. Erantzukizunpeko deklarazioaren oinarriko dokumentazio guztia (BEZaren aitorpenak, egindako eta jasotako fakturen erregistro liburua, diru sarrera eta gastuen liburu egunkaria, salmenta eta diru sarreren erregistro liburua, erosketa eta gastuen erregistro liburua, etab.) aurrerago aurkeztu beharko da, gainontzeko frogagiriekin batera; alegia, ez zaio erantsi beharko eskabideari.
. Nola baloratuko da apirileko fakturazioaren jaitsiera baldin eta enpresak ez badarama sei hilabete jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko altan?
Fakturazioaren jaitsiera baloratzeko, enpresak jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzeko altan daraman denbora hartuko da kontuan.
Nola aitortuko da zergak moduluka ordaintzen dituen bere konturako langile baten fakturazioaren jaitsiera?
Jarduera bolumena egiaztatzeko libururik izatera behartuta ez dauden langile autonomoek zuzenbideak onartzen duen edozein frogabide erabili beharko dute fakturazioaren jaitsiera egiaztatzeko, 8/2020 Errege Lege Dekretua aldatzeko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren lehenengo azken xedapenaren arabera.
Zer gertatzen da justifikatzen den gastuaren zenbatekoa txikiagoa bada jasotzen den laguntzarena baino?
Justifikatzen den gastuaren zenbatekoa txikiagoa bada jasotzen den zenbatekoa baino, justifikatzen den gastuaren zenbatekora egokituko da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta justifikatu gabeko zatia itzuli beharko da.
Nora edo norengana jo daiteke laguntza honi buruzko zalantzak doan kontsultatzeko?
#
e-maila
telefonoa
1
jgomez@bidasoa-activa.com
943 50 95 81
2
hrodriguez@bidasoa-activa.com
943 50 95 82
3
lgallo@bidasoa-activa.com
943 50 95 83
4
ekintzailetza@bidasoa-activa.com
943 50 95 80
5
enpresak@bidasoa-activa.com
943 50 95 61
6
alarruskain@bidasoa-activa.com
943 50 95 62
7
mlorenzo@bidasoa-activa.com
943 50 95 72