Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Bateratzea / Ardurakidetza

Zer da bateratzea eta ardurakidetza?

Bateratze pertsonala, lanekoa eta familiakoa gertatzeko, bi gune batera eraman behar dira aurrera: publikoa (edo ekoizpenekoa) eta etxekoa (edo ugalketakoa) eta horretarako, emakumeek eta gizonek partekatu behar dituzte funtzio horiek gizartean. Gizartea garatuz doa, familiako arduren eskema zaharrak ez dute balio dagoeneko. Zergatik? Emakumeek beste jarduera batzuk egin nahi dituztelako, hala nola, beraien informazioa zabaldu, dibertitu, etxetik kanpo lan egin, eta abar. Eta gizonek ere gehiago parte hartu nahi dutelako seme-alaben zaintzan eta hezkuntzan, adibidez.

Emakume edo gizon izateak ez du esan nahi jarduera jakin bat derrigorrez egin behar dela edo jarduera hori egiteko debekua dagoela. Etxearen eremuan badira atseginak diren zeregin batzuk eta beste batzuk, berriz, ez dira hain erakargarriak, baina guztiak beharrezkoak dira erosotasun eta independentzia pertsonal handiagoa lortzeko. Familiaren ardurak banatzeari eta partekatzeari familia ardurakidetza deitzen zaio. Hauek dira familia ardurakidetzaren abantailak:

Etxeko lana banatzen ez bada, etxetik kanpo ordaindutako lanak egiten dituzten emakumeek jardun bikoitzaren arazo handia dute. Jardun bikoitza dela eta, askotan, emakumeek lanaren eta familiaren artean aukeratu behar dute edo, bestela, biak batera eraman behar ditu eta behartuta daude:

Zeregin batez arduratzea zeregin hori gauzatzeko erabateko obligazioa edukitzea da, hau da, gauza jakin bat betetzeko ardura norberaren gain hartzea da. Hala ere, laguntzea erabateko obligazio hori ez edukitzea da, laguntzaea da, baina ez da betetzea hori norberaren gain hartzea. Horregatik, emakumeok ez dugu laguntzarik behar, baizik eta ardura partekatzea, etxeko gunea demokratizatuko bada.

Etxearen gunean elkarrekin bizi direnen mantentze eta garatze fisikoari eta psikikoari begirako ondasunak eta zerbitzuak sortzeko xedearekin egiten den jarduera multzo bat da etxeko lana. Hauek dira ezaugarri nagusiak: diruz ordaindu gabeko lana da, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik ez da baloratzen, ez zaio esleitzen prezio bat. Ekonomia patriarkalean ez du merkatuko baliorik eta, horregatik, sistema ekonomikoak ez ditu zifrak kontabilizatzen aberastasuna kalkulatzeko garaian. (BPGD). Etxeko lanak ez du ordutegi mugaturik ezta araututako ordutegirik ere eta ez du inolako aintzatespenik eragiten.

Etxeko lana doan egiten dute emakumeek kasu gehienetan eta, batzuetan, eskergabea da. Agian, horregatik ez dauka gizartearen aintzatespen egokia eta gizonek beren konpromisoen barruan ez dagoen kontu gisa ikusten dute, tradizionalki "emakumeen gauzatzat" hartu izan direlako.

Etxean egiten dena lanarengatik ordainketa ez jasotzeak ez du esan nahi etxean egiten diren jarduerek ahalegin eta dedikazioa eskatzen ez dutenik, eta kasu askotan ordaintzen diren beste lan batzuk baino ahalegin eta dedikazio handiagoa eskatzen dute. Gainera, etxeko lana ez da ulertu behar jarduera multzo soil gisa (janaria prestatu, garbitu, lisatu, haurrak zaindu …) arrazoi hauengatik:

Lan emozionala etxeko lanaren zati bat da eta lan horretan energia eta denbora gehiena kontsumitzen dute emakumeek. Adibide bat hau argitzeko: Bazkari bat prestatzea etxeko lan bat da, baina hori egitea gustuak, beste pertsonaren osasuna kontuan hartuz eta digestioa ondo egiteko giro egokia sortuz "lan emozionalaren" adibide bat da. Gizonezko guztiak -gazteak barne- dira lan emozionalaren onuradunak eta ez dute aitortzen eta lan hori gauzatzean, oro har, emakumeak ez dira kontent geratzen merezi duten neurrian.

(Iturria: Fundación Mujeres. Egilea: Eva Mª de la Peña Palacios.)
 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun