Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Indarkeria

Zer egin indarkeria egoera baten aurrean

Nola babestu?

Zer da segurtasun-plan bat?

Indarkeriazko episodioak dituen harreman baten barruan, norberaren burua prestatzeko eta arriskua gutxitzeko modu bat da segurtasun-plana. Horretarako, aholku hauei jarraitu ahal diezu:

Zer egin daiteke indarkeria egoeran bazaude eta beldur bazara?

Etxean zaude eta eztabaida sortu da zure bikotekidearekin. Egoera arriskutsua bilakatzen bada, egin ezazu hau:

Erasoa jasan baduzu:

ETA GOGORATU... EZ ZAUDE BAKARRIK

 

Zer egin daitekeen indarkeria egoera baten berri baduzu edo ikusten baduzu:

Gizarte osoa tartean sar liteke, "konplize" izatetik "aldatzeko eragile" izatera bihurtuz.

Edozein indarkeria sexistaren aurrean, gure ardura da erantzun bat ematea; ez du balio ez konplizitateak ez pasibotasunak. Biktimarengandik hurbil daudenek, familiarrek, lagunek edo haren berri duten pertsonek jakitun izan behar dute beren laguntza ere funtsezkoa dela.

Egoera larria bada edo uste baduzu haiengana hurbiltzea arriskutsua izan daitekeela: Egin zarata, oihukatu sua, errieta eman erasotzaileari; jakin dezala badaudela egoeraren lekukoak.

Aldi berean, deitu Udaltzaingoari (092) edo SOS Deiaki (112)

Biktima nola babes dezakegun?

una mujer joven

Garrantzitsua da biktimari entzutea eta ez dagoela bakarrik sentiaraztea, eta laguntza eska dezakeela jakinaraztea, salaketa jarri nahi duen ala ez alde batera utzita. Emakume asko ez dira konturatzen hasten zein egoeratan dauden, harik eta norbaitek deituta polizia behin baino gehiagotan etxera joaten zaien arte. Ofiziozko prozedura judizialak ere hasi izan dira; beraz, garrantzitsua da deitzea eta jakitera ematea.

Salaketa eta babesteko agindua

Indarkeria salatzea

Epaitegian edo poliziaren komisarietan jar daiteke salaketa. Salaketa jartzea beharrezkoa da, Legeak ustezko erasotzailea jazartzeko. Eraso fisikoak, sexualak eta psikologikoak salatu ahal dituzu. Salaketa jartzekoan, zehaztasun osoz kontatu behar duzu gertatu den guztia, baita beste batzuetan ere gertatu izan dena eta zein beste pertsonengan ere (seme-alabak) duen eragina. Lesioren bat izan baduzu, eraman ezazu zerbitzu medikoetan eman dizuten medikuaren txostena. Sinatu aurretik, irakur ezazu salaketa eta konproba ezazu edukia.

Babesteko agindua

Biktima eta bere familia erasotzailearengandik era azkarrean babesteko balio du Babesteko Aginduak. SALAKETA prozedura sinplea da, zeinak AZKAR abiarazten baititu NEURRI mota batzuk:

Toki hauetan eskatu ahal da Babesteko Agindua: Epaitegian edo Fiskaltzan, Polizia-bulegoetan, Biktimari Laguntzeko bulegoetan, abokatuen elkargoetako Orientazio Juridikoko zerbitzuetan.

Egoera irregularrean dauden komunitatez kanpoko emakume immigranteek Babesteko Agindua eskatzeko eskubidea dute.

Epaileak gehienez ere 72 orduko epean emango du ebazpena.

Descargak

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun