Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Indarkeria

Zer da?

Emakumearen aurkako indarkeriaz hitz egiten denean zera adierazi nahi da: emakumezkoa izateagatik jasandako indarkeria-ekintza oro, ondorioz emakumeari kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa sortzen diona; baita ekintza horien mehatxuak ere, eta askatasuna arbitrarioki behartzea edo kentzea, bizitza publikoan nahi pribatuan gertatu.

(NBEren Biltzar Nagusia. 48/104 Ebazpena, 1993ko abenduaren 20a)

 

Emakumeen aurkako indarkeria gertakari unibertsala eta egiturazkoa da, eta agerpen askotarikoak hartzen ditu: diskriminazioa, bazterketa, esklusioa, eta abar. Edozein emakumek jasan dezake, emakume izateagatik eta bere sinesmena, jatorria, adina, heziketa, lana eta abar aparte utzita, nolabaiteko eraso edo diskriminazioren bat. Horregatik, emakumeen aurkako indarkeria-ekintza horiek genero-indarkeriatzat hartzen dira generikoki.

Barne daude:

Iturria: Europako Kontseiluko ministroen Komiteak kide diren estatuei emandako gomendioa (2002ko apirilaren 30ean egindako ministerioetako ordezkaritzen 794. bilkuran).

Gure inguruan, hedatuenak eta ezagunenak diren indarkeria motak etxeko indarkeria eta sexu-erasoak dira, bi hauek hildako-kopuru handia eragiten dutelako:

Genero-indarkeria

"Familia-harremanean edo aurrean izandako harreman afektiboan gertatzen den indarkeriaz egindako edozein ekintza, zeinaren ondorioz emakumeen sufrimendu fisikoa, sexuala edo psikologikoa ekar dezakeen edo lezakeen".

Motak:

Sexu-erasoak

"Indarkeriaren bidez edo beldurra sortzearen ondorioz gertatzen dira. Kasurik paradigmatikoena bortxaketa da, edozein motatakoa dela". Iturria: "Emakumeen aurkako indarkeria. Termino-proposamenak”. Instituzioen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordea

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun