Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

2015ko Gazteen Osoko Bilkura

2016ko otsailaren 5ean, ostirala, 11:00etan, Erain, Txingudi, Irungo La Salle eta Toki-Alai 4 ikastetxeetako DBHko 3.mailako 15 ikasle-taldeetako 25 ordezkari bildu ziren Irungo Udaletxeko Batzar Aretoan 2015eko Gazteen Bilkuraren Osoko bilera egiteko. Bilera horretan Garapenerako Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Balioetako Ordezkari Mónica Martínez Notario izan zen buru, eta berak Gazteen Osoko Bilkuraren mahaiburutza Jon Cía Insaustiri utzi zion, hau da, ordezkari guztien artean hautatutako alkate gazteari.

2015eko urritik abendura arte, ikastetxe horietako 349 ikaslek OSOKO BILKURA izeneko programan hartu dute parte; programa hori 2004az geroztik egiten da Irungo ikastetxeetan eta aurtengo gaia Giza Eskubideen inguruan izan da.

Aurreko 3 hilabeteetan ikasleek elkarrekin eztabaidatu dute, argudioak prestatu, iritziak defendatu eta erabakiak adostu dituzte; horretarako, entzute aktiboa eta enpatia bultzatu dituzte eta gogoeta egin dute zuzen-zuzenean Irunengan eragina duten akordioak bilatzeko.

Azken edizioan bezala, 2015eko OSOKO BILKURAn indarkeria matxistaz hitz egiteaz gain, hitz egin da ikasgelako, familiako, lagunarteko…indarkeriaz ere. . Kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak orain dela gutxi emandako datuak, "bullying" kasuak hirukoiztu egin dira EAEn azken bost urteotan; horrek esan nahi du 10-16 urte arteko gazteen artean 5 gaztetatik 1ek jasaten duela eskola-jazarpena; hori ikusita, nerabezaroan gertatzen den berdinen arteko indarkeriaren gaian sakontzen da.

Gainera, edizio honetan ciber-bullying-arekiko interes berezia piztu du gaur egun nerabeek egiten duten hainbat baliabide telematikoren erabilera masiboak: Internet, telefonia mugikorra eta online bideo jokoak.

Ildo horretatik, ikasle parte-hartzaileak, Giza Eskubideen esanahia eta praktika landu ondoren, bere eguneroko bizimoduko sei arlo aztertu ditu:

  • Familia eta etxea
  • ikastetxeak
  • Auzoa, hiria
  • Denbora librea, kirola, jaia
  • Lagunak, kuadrila
  • Harreman afektiboak, bikotekidea

Talde bakoitzak proposamenak egin ditu, detektatu dituzten eta haien ustez Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Artikuluak aplikatuz hobetu beharrekoak diren egoeretan oinarrituta, eta guztira 56 ekintza proposamen atera dira 23 egoeratarako. Ikastetxeen arteko alderaketa eta adoste lanaren ondoren, gela bakoitzak bozkatu egin zuen eta behi betiko proposamenak aukeratu.

Partaidetza prozesu honi amaiera emateko, gazte parte-hartzaileek Giza Eskubideen ikuspegitik hobetu bahi dituzten 18 egoerarekiko eginak zituzten behin betiko 29 proposamenak otsailaren 5eko gazteen Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatu zituzten, eta horietatik 20 izan ziren onartuak.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun