Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

2014ko Gazteen Osoko Bilkura

Abenduaren 10ean (Giza Eskubideen nazioarteko Eguna), 11:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian Gazteen Osoko bilkuraren beste saio bat egin da. Osoko bilkuran DBHko 3. mailako 25 ordezkarik parte hartu dute, Erain, Txingudi, y San Vicente de Paul ikastetxekoak. Ekitaldian José Antonio Santano irungo alkatea, Fernando San Martín Heziketa, Gazteria eta Baloreak arloko ordezkariak eta beste udalkide batzuk ere izan dira.

Azken hilabete hauetan ikastetxe hauetako 196 ikaslek parte hartu dute programa honetan. Programa hau 2004. urtetik inplementatzen da Irungo ikastetxeetan eta aurtengo gaia Giza eskubideak dira.

Programa honek 2 helburu ditu: gazteen artean elkartasuna, bizikidetza, tolerantzia eta Giza Eskubideekiko errespetua bultzatzea, eta ikastetxeetako ikasleek prozesu demokratikoak ulertzea eta berorien erabilgarritasunaz eta garrantziaz kontziente izatea.

Azken 3 hilabeteetan ikasleek beraien artean hitz egin dute, argudioak eraiki dituzte, iritziak defendatu dituzte eta erabakiak adostu dituzte entzuketa aktiboaren, enpatiaren bitartez eta Irun hirian eragin zuzena dituzten akordioak bilatu dituzte.

Prozesuaren amaiera gisa, gazte parte-hartzaileek Giza Eskubideei buruz landu dituzten proposamen guztiak adostu dituzte Gazteen Osoko bilkura egin bitartean. .

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun