Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Indarkeria

Emakumeen aurka hainbat modutan gertatzen den indarkeria benetan eraso larria da haien osotasun fisiko eta moralerako, eta eraso zuzena pertsona gisa duten duintasunaren aurka. Genero-indarkeria gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren agerpen muturrekoena da, eta ez da desagertuko, bi sexuen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzen den arte. (bi sexuen arteko benetako eta eraginkorra izango den berdintasuna lortzen den arte)

Gizartean arbuiatuta bakarrik lortuko dugu aurrera egitea gizarte-gaitz horrekin bukatzeko eta, horrela, gizarte askeago, bidezkoago, berdinago eta errespetuzkoago bat lortzeko. Urte askotan, emakumearen aurkako indarkeria minimizatu eta ukatu egin du gizarteak, eta arazoa esparru pribatuan egon da. Funtsezkoa izan da aitortzea arazoak esparru publikoari eragiten diola, gizarte-gatazkatzat hartua izateko.

Muturreko desberdintasunaren agerpen horri erantzuna emateko, hala baita Genero Indarkeria, Irungo Udalak ikuspegi integral batetik egiten dio aurre indarkeriaren gertakariari. Genero-indarkeria prebenitzea eta biktimei babesa eta laguntza ematea, azken batean, aginte publikoen ardura da, eta lan egin beharra dago sexu-diskriminaziozko egoerak iraunkortzea galarazteko, horiek baitira emakumeen aurkako indarkeriazko gertaeren jatorria.

Irungo III. Berdintasun Planaren asmoa da emakumeen aurka gertatzen den indarkeria-mota guztiak kentzeko aurrera egitea. Horretarako, emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzea da haren esku hartzeko ardatza, eta jarduera-eremua honako programa hauetan garatzen da:

 

Gipuzkoako Foru Aldundian erabilitako terminologiari eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun