Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Sexualitatea / Aniztasuna

Sexualitatea

Sexualitatea gizaki guztion bizitzaren alderdi bat da eta plazerra sentitzearekin dago lotuta. Gurekin sortzen eta hiltzen da eta alderdi fisikoak eta psikologiak ditu.

Sexualitatetzat hartzen dira kulturaren, gizartearen, anatomiaren, emozioen, afektuen, eta jarreraren baldintza batzuk; haien artean daude elkar lotuta eta gizakiaren ezaugarria dira bere garapenaren fase guztietan. Gizaki bakoitza emakume edo gizon gisa adierazten den modua da.

Sexualitatea bizitzen da eta adierazte da garen, sentitzen dugun, pentsatzen dugun eta egiten dugun guztian eta gainera oso lotuta dago gure nortasunarekin, besteekiko harremanekin eta intimitatearen zein plazerraren bilaketarekin.

Gure sexualitatea bizitzeko moduak deskubritzen ari gara, hobetzen eta disfrutatzen gure bizitzan zehar; gainera, pertsona bakoitzarekin desberdina da, denborarekin aldatzen da eta ez du zertan bat etorririk arau jakin batekin. Horregatik, oso garrantzitsua da babesa eta prestakuntza egokiak edukitzea pertsona bakoitzak bere sexualitatea garatu ahal izateko.

Gazteaukera Euskadiko gazteriaren atarian, EAEko Zerbitzu Publikoek sexologiari buruz eskaintzen duten informazioa duzu. Aholkularitza zerbitzua doan, publikoa, konfidentziala eta anonimoa da. Sexologia zerbitzuak sexuarekiko zein sexualitatearekiko jakin-mina edo zalantzak dituzten adin guztietako pertsonei zuzentzen zaizkie. Sexologiari buruzko lantaldeak galderak erantzuten ditu eta sexualitateari buruzko informazioa ematen du. Nola?

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun