Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Onartu da Irungo III. Berdintasun plana (2013-2016)

Irungo Udalak urteak daramatza lanean gizonezkoen eta emakumezkoen artean aukera-berdintasuna izan dadin. II. Berdintasun Plana indarrean egon da 2011 arte, eta 2012an egindako ebaluazioaren ondoren, gizon eta emakumeen arteko III. Berdintasun Plana prestatu da; bertan, berdintasun gaian egingo den jarduketa bideratuko duten esku-hartze eta arauak ezartzen dira gizonezkoen eta emakumezkoen artean 2013-2016 aldian.

Plana koherentea da Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Emakundek beraien planetan ezarritako ildoekin eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta EHAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana ditu arau-oinarri.

Irungo Emakume eta Gizonen III. Berdintasunerako Plana prozesu parte-hartzaile batez baliatuz gauzatu da. Bere diseinuan Berdintasunerako Batzordeko kideek, Udaleko teknikariek eta hezkuntza, osasun, merkataritza eta ostalaritza alorreko eragile sozialek parte hartu dute. Gainera, herritarrek ere hartu dute parte webean egindako galdeketa baten bidez.

Plana bi atal handitan dago egituratuta:

Bi atal hauek 14 programatan gauzatzen diren 149 ekintza proposatzen dituzte:

Irungo III berdintasun plana (2013-2016)

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun