Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Bateratzea / Ardurakidetza

Emakumea ordaindutako lanaren munduan sartzeak mende honetan izandako gizarte aldaketa handienetako bat eragin du. Egitate honek gizarte sistema berri bat eratzera behartu du emakumeen eta gizonen arteko lankidetza eta konpromiso modu bat ezartzeko asmoz, bizimodu profesionalean, pertsonalean eta familiarrean eta arduren banaketa orekatua ahalbidetuko duena.

Lanaren eremu horretarako sarrera ez da berdintasun baldintzekin gertatu, ez baita etxeko eta familiako arduren banaketa proportzionalik egin bi sexuen artean. Horrek lanaren gainzama ekarri die emakumeei, eta hori gizartearen parte-hartzean zein garapen pertsonalean desabantaila handi bat da beraientzat, baita kulturarako, politikarako, kirolerako aisialdirako eta denbora librerako sarbidean ere.

Lana eta familia bateratzeko beharra zalantzarik gabeko baldintza bat da gizarte errealitate bidezkoagoa eta demokratikoagoa lortzeko, zeinetan gizonek beren gain hartuko baitituzte etxeko eta familiako zereginetan ardurak ere eta administrazioek emango baitituzte horretarako behar diren bitartekoak.

Irungo Berdintasunera III. Planak gizarte eredu baten aldeko apustua egiten du. Zeinetan emakumeak eta gizonek guneak eta ardurak partekatuko baitituzte. Horretarako, esku-hartze ardatz giza ezartzen du ardurakidetzako gizarte antolamenduan aurrera egitea. Antolamendu horren jarduketa eremua ondoko programetan garatzen da:

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun