Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Irungo emakumeen historia

“Irungo Udalak, Gizarte Ongizate arloaren bidez, Irungo emakumeen oroimen historikoa berreskuratzeko proiektu bat gauzatu du. Saiakera horren ikerketaren ardatza da, Irunen izandako esperientzien eta bizipenen bidez, orain arte erabat gordeta izan den gure udalerriaren errealitate sozioekonomikoaren zati bat ikustarazteko ahalegin bat egitea. Hori gauzatzeko aukeratu den tresna “bizitzako elkarrizketa” izan da. Berrogei bat emakumeei egin zaie, eta hala egin da zehaztasunez gure hirian emakumeen eguneroko bizitza islatzen dituzten testigantza idatzirik eta grafikorik ez dagoelako.

Emakume horien ahozko historia berreskuratu eta bildu ondoren, ikusi da testigantzak benetako giza-altxorrak direla eta balio handikoak gure hiriaren historiarako. Emakume guztiek erakutsi dute bere ibilbide historikoan ahalegin handia, ausardia, alaitasuna, bizitasuna eta hainbat sektoretan egin duten ekarpenarekin hiriko garapen sozioekonomikoan lagundu dutela. Hori dela eta argitaratu zen "Historia de las mujeres de Irun, 1931-1992" liburua eta aintzatezpen eta omenaldi ekintza bat egiten da proiektuari beraien lankidetza eskaini dion emakume multzoari zaion esker ona adierazteko.

 

Proiektuan parte hartu duten emakumeei omenaldia egiteko ekitaldiko bideoa

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun