Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Indarkeria

Indarkeria matxiztari buruzko sineskeriak

  1. Indarkeria soilik baliabide ekonomiko gutxi, heziketa-maila txikia, egoera arazotsuak eta horrelakoak dituzten familietan gertatzen da.

    Ez dago gizarte-mailari lotuta, ez maila intelektualari eta ezta etniari ere.

  2. Bikotearen baitan gertatzen dena gai pribatua da.

    Emakumeen askatasunaren eta segurtasunaren aurkako delitua da. Herritarren arazoa da.

  3. Tratu txarra berez amaitu daiteke, denbora joan ahala.

    Erasotzaileak laguntza profesionala behar du; ezin da aldatu bere kabuz.

  4. Indarkeriazko jokabideak gizakiaren izaera biologikoarekin zerikusia dauka.

    Indarkeriazko jokabidea famili eta gizarte ingurunean geureganatzen dugu, eta gatazkak konpontzeko baliabide gisa balio digu.

  5. Emakume batek bere senarra behar adina maite eta ulertzen badu, hura aldatzea eta haren aldetik tratu txarrik ez jasotzea lortuko du.

    Arazoa ez da afektibititate eza. Erasotzaileak espezialista baten laguntza behar du.

  6. Nortasun-ezaugarri jakin batzuk dituzten emakumeek aukera gehiago daukate indarkeria jasateko.

    Edozein emakume izan daiteke indarkeriaren biktima, bere ezaugarri psikologikoak edozein direlarik ere.

  7. Seme-alabak edukiz gero, hobe da harremanari eustea.

    Umeak ere izaten dira indarkeriaren biktimak.

  8. Emakume batzuek beren jarrerekin indarkeria sorrarazten diote bikotekideari.

    Erasotzaileak eraso egiten du, bere bikotearen jokabidea edozein delarik ere.

  9. Genero-indarkeria erabiltzen duten gizonek arazoak dauzkate droga- eta alkohol-kontsumoarekin.

    Erasotzaileek jokabide erasokorrak dituzte, subtantziaren bat kontsumitu edo ez.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun