Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Sexualitatea / Aniztasuna

Sexu aniztasuna

Sexu orientazioa eta genero nortasuna gizakiaren nortasunaren ezaugarriak dira. Pertsona guztiak desberdinak dira, diferentziak dituzte sexuan, adinean, azalaren kolorean, gaitasunetan, sinesmenetan, egoera ekonomikoan, ohituretan eta abarretan.

Sexu orientazioa edo genero nortasuna era librean bizitzea edo horiek beldurrik gabe adieraztea errespetatu beharreko giza eskubideak dira. Lesbianen, homosexualen, bisexualen eta transexualen kolektiboek legezko berdintasuna aldarrikatzen dute, baita aniztasun afektiboa eta sexualarekiko gizarte-errespetua ere. Kontzeptu hau defendatzen dute beraien eskubideak urratuak izan ez daitezen eta aukera berdinak edukitzeko aukera izan dezaten.

Dibertsitatea eta errespetua azken urte hauetan aintzat hartu diren balioak dira pertsonen eta taldeen arteko harremanak hobeto ulertzeko beharraren ondorio gisa.

Berdindu da Eusko Jaurlaritzako Informazio eta Arreta zerbitzua sexu aniztasunarekin eta generoarekin lotutako gaietara. Informazioa eta arreta eskaintzen die lesbianei, gayei, transexualei eta bisexualei, baita hezkuntza komunitateari, eragile sozialei eta profesionalei, komunikabideei eta gizarte osoari ere, homofobia ekiditeko xedearekin.

Berdindu Pertsonak

Zerbitzuaren funtzioak bi motatakoak dira nagusiki:

Berdindu Eskolak

Sexu aniztasuna eta LGBT diskriminazio arazoak lantzeko interesa duten hezkuntza zentroetako irakasleei aholkua eta prestakuntza eskaintzen zaie. Ikastetxeei, orientatzaileei, ikastetxeko zuzendaritzari eta irakasleei zuzendutako arreta eta prestakuntza.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun