Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Parte-hartzea / Asoziazionismoa

Emakumeen Elkarteak eratzea

Euskadiko elkarteen erregistroan Emakumeen Elkarte gisa erregistratu ahal izateko, eskatzen den dokumentazioa bikoiztuta aurkeztu behar da, presidentearen eta idazkariaren sinadura originalak estatutuetako orrialde guztietan adierazita, baita zuzendaritza batzordearen orrietan ere, eta eratze aktan azaltzen diren pertsona guztien sinadurak jarri behar dira, haien guztien NANen fotokopiarekin batera.

Eskaeran eta aktaren lehen akordioan zein 1. artikuluan, hau adierazi behar da: “………………………..” EMAKUME ELKARTEA, eta komatxoen artean dagoen izenak erregistratu gabe egon behar du (erregistroari kontsultatu ahal zaio izena aukeratu baino lehenago).

Bazkide izateko baldintzei buruzko 28. artikuluan, "adinez nagusia edo adingabe burujabe izatea" jartzen duen paragrafoan, "EMAKUME izatea, adinez nagusia edo adingabe burujabe..."

Elkarte baten eraketa euskal autonomia erkidegoko elkarteen erregistro orokorrean erregistratzeko aurkeztu beharreko agiriak

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun