Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Sentsibilizazio Jarduerak

Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna

Martxoaren 8an ospatzen da 1857an, Nueva Yorkeko ehungintza lantegi batean emakume talde batek egin zuen borroka, 10 orduko lanaldia eta gizonen soldata bera kobratzea eskatzeko. Solairu bat hartu zutenez, erantzun gisa, su eman zitzaion eraikinari eta ateak itxi ziren, han 129 langile hil ziren. Haien omenez, 1910ean Emakumeen Nazioarteko Eguna data horretan ospatzea proposatu zen Danimarkako Nazioarteko Kongresu batean eta Nazio Batuek bat egin zuten herrialde askotan ospatzeko asmoarekin.

Martxoaren 8ko ospakizuna hausnarketa jardun bat bilakatu da emakumeek denboran zehar gaur egun dituzten eskubideak lortze aldera jarritako ahalegina eta lana gizarteari gogoratzeko. Munduko toki askotan emakumeek oraindik eskatzen dituzte oinarrizko eskubideak, hala nola, hezkuntzarako, kulturarako, lanerako edo politikarako aukera edukitzea, eta garatuago dauden herrialdeetan, berdintasun egoeretan parte hartzeko borondatea adierazten dute; hain zuzen, beren parte hartzea tradizionalki txikia izan diren sektoreetan.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun