Berdintasuna
Emakumeak & gizonak


NABIGATZEKO LAGUNTZAK

Joan edukira.

Menu nagusira joan.


Hizkuntza aukeratzeko menua


Logotipo Ayuntamiento de Irun
Emakumea eta Berdintasuna - Irun

ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Sentsibilizazio Jarduerak

IRUN Beldur Barik ikus-entzunezko sorkuntza Lehiaketa

 

"Irun Beldur Barik 2016 irabazi duen bideoa hau da: 'Berdintasunean bizi nahi dugu'"

IRUN Beldur Barik ikus-entzunezko sorkuntza Lehiaketa Irunen erroldatutako edota eskolatutako 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Lehiaketa 2 kategoriatan garatuko da:

Parte hartzea: norbanakoek edo talde edota ikasgelek parte hartu dezakete.

*18 urtetik beherako parte hartzaileak egonez gero, 1 eranskina edo 2 eranskina beteta aurkeztu beharko dute: www.beldurbarik.org web gunearen bitartez.

 

Ikus-entzunezko proiektuek Beldur Barik Jarrera islatu beharko dute: Adierazpen horietan neska-mutilek indarkeria matxistaren egoerak islatu behar dituzte eta horien aurrean beldur Barik jarrera adierazi.

Beldur Barik jarreraren ezaugarriak:

Proiektuen formatua: Lan guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu beharko dira, Youtube edo Vimeo plataformetarako esteka erraztuz. Gehienezko iraupena 5 minutukoa izango da.

Edukien balorazioa: Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da; hausnarketak eta eztabaidak sortzeko duen gaitasuna, nagusiki nesken ahalduntzearen ikuspegitik edo mutilen aldetik, indarkeria matxistarekin amaitzeko ardurak hartzearen ikuspegitik.

Aurkezteko epea: lehiaketa orokorrean bezala, azaroaren 13an itxiko da.

Saria 300€koa izango da, kategoria bakoitzeko proiektu irabazlearentzat.

NOLA AURKEZTU PROIEKTUAK IRUNgo LEHIAKETARA? Lanak web gune honen bitartez bidali beharko dira www.beldurbarik.org lehiaketan parte hartzeko formularioa beteta, modu argian adierazi beharko da lanaren jatorria IRUN dela.

IRUN Beldur Barik lehiaketara aurkezten diren lanak erkidego mailako lehiaketan ere parte hartu dezakete.

 

PIE DE PÁGINA

Irungo Udala - Ayuntamiento de Irun