Saltar al contenido

ICDL Europako Informatika Txartela

Zer da ICDL?
International Computer Driving Licence edo Ordenagailuaren Erabileraren Nazioarteko Egiaztagiria da.

ICDL nork erabiltzaile mailako informatikako prestakuntza oinarrizko eta osoa duela egiaztatzeko nazioarteko agiria da, eta mundu osoan ezarri da.

ICDL nazioarteko egiaztapen programak aplikazio informatikorik arruntenak erabiltzeko beharrezkoak diren ezaupide eta abileziak zehazten ditu.

Abilezia praktiko eta eguneratuen gai zerrenda batek osatzen du ICDL modulu bakoitza, eta, nazioarteko egiaztagiria eskuratzeko, azterketa bat eginda baliozkotu behar da. Horrenbestez, mundu osoan onartzen den egiaztagiri ofizial bat da, eta herrialde batzuek administrazioko postuetan sartzeko eskatu ere egiten dute.

> Nori interesatu dakioke?
Informazio teknologiei buruzko ezaupide eta abileziak egiaztatu nahi dituen edozeini, bere maila akademikoa eta lanbidea direnak direlakoak: ikasleei, irakasleei, langileei...

Etorkizuneko langileei, egiaztagiriak Europar Batasuneko herrialde guztietan balio baitu eta enpresak oinarrizko prestakuntza eskakizun gisa eskatzen ari baitira

> Aukeratu zure modulua:   - Oinarrizko moduluak     - Modulu estandarrak     - Advanced moduluak

>>> Informazio gehiago moduluei, zentro baimenduei, kontaktuari, albisteei... buruz, [HEMEN]

ICDL gaietarako kontaktua: Informatikako Teknikarien Elkartea (Camil Fabra k. 2, solairuartea, 2.a - 08030 Bartzelona; tel.: 934125235)

                                                                                                                                                                  Eguneratua: 2020/10/26


 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org