Saltar al contenido

Irungo Udalak bertan behera utzi ditu uda honetako udalekuak eta Solas Jolas programa

 

 

Segurtasun arrazoiak direla-eta hartu da erabakia, oso zaila da-eta programa hauetan kutsadura arriskurik ez izateko hartutako neurri guztiak betetzea.

 

Irungo Udalak jakinarazi duenez, uda honetan bertan behera utzi du haurrentzako eskaintza presentziala; alegia, udaleku programak eta SOLAS JOLAS.

 

Beste administrazio batzuek hartu dituzten antzeko erabakien ildotik, egungo egoera kontuan izanik, segurtasun arrazoiak direla-eta hartu da neurria, oso zaila da-eta programa hauetan Covid-19 pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun protokoloak betetzea, hala nola 2 metroko distantzia soziala uztea.

 

Euskara Arloak komunikazio bat helaraziko die izena emateko prozesuari ekin zioten familia guztiei, neurri horren berri emateko. Gazteria Arloak, berriz, ez zuen hasia udalekuetan izena emateko prozesua.

 

Erabakiak udal programazioan du eragina, baina antzeko eskaintzak egiten dituztenei hartutako neurriaren berri eman nahi zaie, ohartarazteko zer garrantzitsua den pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun irizpideak kontuan izatea.



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org