Saltar al contenido

Road Trip Project, Europako Batzordea

Road

Abenturarako gogoa baduzu, hau interesatzen zaizu!

Europako Batzordeak, Eskualde eta Hiriko Departamenduaren bidez, The Road Trip Project izeneko proiektua antolatu du, 18 eta 30 urte bitarteko 8 gazteri Europan zehar ibiltzeko lau ibilbide eginez 2018ko udaberri eta uda bitartean.

Zortzi parte-hartzaileak 4 bikotetan banatuko dira eta haietako bakoitzak hilabete batez edo ezarritako la ibilbideetan zehar ibiliko da (baltikoa, Danubio, Mediterraneoa eta Atlantikoa), kameraz arduratzen den pertsona batez eta segurtasunaren zein logistikaz arduratzen den beste pertsona batez lagunduta. Bidaian zehar, parte-hartzaileek bidaiak garabatuko dituzte; xedea da material guztiarekin ekimena amaitzen denean online ikusi ahalko den "Road movie" bat sortzea. Gainera, parte-hartzaileek topaketa batean parte hartuko dute eta beraien esperientziak partekatuko dituzte.

Parte hartzeko, interesdunek 60 segundoko bideo bat grabatu beharko dute eta bertan adierazi beharko dute zergatik izan behar duten aukeratuak. Parte-hartzaile guztien artean 16 finalista aukeratuko dira, eta Bruselara joango dira martxoaren 30etik apirilaren 2ra, prestakuntzazko aurreko saio batera, eta handik aterako dira aukeratzen diren 8 lagunak, bikoteetan banatuta eta ibilbidea esleituta.

> BETEKIZUNAK
    - Europar Batasuneko herritarra izatea edo bertan bizitzea
    - Adina:  18 eta 30 urte bitartekoa izatea (barne)
    - Europar dokumentazioa (behar bezala), edo Europar Batasunean zehar bidaiatzeko baimen-agiria edukitzea
    - Gutxienez, ingelesezko oinarrizko maila batean adierazteko eta elkarreraginean aritzeko gaitasuna edukitzea.

> Izen-emateak: Urtarrialeren 25etik otsailaren 11ra

          >>> Road Trip Projec Programa               >>> Oinarriak



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org