Saltar al contenido

Bidasoaldeko Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua

Ikaskuntzako Bitartekaritza Eusko Jaurlaritzako zerbitzu publikoa eta doakoa da. Bere helburua 16 urte eta gehiagoko pertsonen artean prestakuntza sustatzea da, haien egoera soziolaborala edozein izanda ere.

Bitartekaritza zerbitzuan edozein ikaskuntzari buruz informatzen dugu.

AHOLKULARITZA eta ORIENTAZIOA:

  • Gaurko eta geroko prestakuntza interesen azterketa, adierazpena eta zehaztapena.
  • Bakoitzaren etengabeko prestakuntzaren Ibilbidearen plana egitea.
  • Prestakuntza nahiei eta beharrei erantzuna emango dion informazioaren bilaketa:
    • Hezkuntza titulu bat lortzea (DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Unibertsitate Ikasketak).
    • Lan-titulazio bat lortzea (Profesionaltasun Ziurtagiriak, Lanbide Konpetentziak Ebaluatu eta Egiaztatzeko Prozedura, etab.).
    • Bidasoaldean dagoen edozein hitzaldi, tailer, mintegi etab.
    • Tituluak konbalidatzeko prozedura.

KONTAKTUA:
Ainhoa Martinez
ikasbidasoaldea@ikaslangipuzkoa.eus
943 89 92 14 (luzapena 98692)

Plaiaundi Institutua - Eraikin nagusia, 1. solairua (103) -Irun

ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera: 08:30etatik - 15:30etara

Twitter: @Ikasbidasoaldea



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org