Saltar al contenido

Zer da Europako Elkartasun Kidegoa?

Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasuneko ekimen bat da helburua duena aukerak sortzea gazteek boluntario gisa lan egin dezaten edo Europa osoko erkidego eta herritarrei onura ekarriko dieten proiektuetan kolaboratu dezaten (beren herrialdeetan edo atzerrian).

 

Boluntariotza, praktikak eta enplegua dira aukerak.

 

Norentzat: 18-30 urte. 17 urtetik aurrera izena eman daiteke.

 

Iraupena:

- Boluntariotza: 2 astetik urte 1era.

- Praktikak: 2-6 hilabete.

- Enplegua: 3-12 hilabete.

  

Non: Oro har, Europa Batasuneko Estatukideetan egiten dira.

 

Zer eskaintzen du:

-Boluntariotza: Lekurako joan-etorria, bertako garraioa, bizitokia, mantenua, asegurua, prestakuntza, hizkuntza-prestakuntza eta esku-dirua.

-Praktikak eta enplegua: Lan-kontratua arau nazionalen arabera, dietak eta laguntza txiki bat atzerriko herrialdeko joateko gastuetarako.

 

 Interesatzen bazaizu, izena eman HEMEN, osatu zure perfila, markatu zure interesak eta hasi eskaintzak jasotzen!

  

Europako Elkartasun Kidegoaren helburua da gazteak erakartzea elkarrekin gizarte integratzaileago bat eraikitzeko, pertsona zaurgarriei lagunduz eta gizarte-erronkei erantzunez. Esperientzia akuilagarri eta aberasgarria eskaintzen die lagundu, ikasi eta hazi nahi duten gazteei.

Informazio gehiago nahi baduzu, hurbil zaitez Nazioarteko Mugikortasun Zerbitzuari - I love Europe edo gurekin kontaktuan jarri!



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org