Saltar al contenido

Edonon lan bila? Ezagutzen al duzu "Zure lehenengo EURES lana"?

Zure lehenengo EURES lana Europar Batasuneko lan-mugikortasuneko programa bat da, eta bertan, lana aurkitu ahal izango duzu, eta prestakuntza bekak ere bai, eta ikasketa aldiak? EBko beste herrialde batean, Norvegian edo Islandian aritzeko.

Informazioa jaso ahal izango duzu, enplegua bilatu eta laguntza jaso eskaintzei eta kontratazioari buruz.

Betekizunak:
-
18-35 urte bitartekoa izatea.
- Nazionala izatea eta legezko egoitza EBko estatukide batean, Norvegian edo Islandian edukitzea.
- Prestakuntza eta esperientzia, eskaintzaren arabera (ez du lehendabiziko lana izan beharrik).

Iraupena: Gutxienez, 6 hilabete (ikasketa aldietarako eta lanetarako), eta 3 hilabete (prestakuntza-beketarako).
Lekua: EBko herrialdeak, Norvegia eta Islandia (egoiliar den herrialdean, ez).

            GAINERA! Honako gastu hauek ordaindu ahal dizkizute:

- Atzerrian lan-elkarrizketa egitera joateko garraioa eta ostatua.
- Hizkuntza-ikastaroak.
- Diplomen eta kualifikazioen aitorpena.
- Zure helmugako herrialdean bizitzen jartzeko.
- Ezohizko gastuak, behar bereziengatik.
- Praktiketako langileentzako eta ikastunentzako dietak.

Nola eman behar dut izena?
Jarri harremanetan "Zure lehenengo Eures Lana" programako enplegu-zerbitzuekin". Erregistroa eta prozedurak aldatu daitezke.

Jarri harremanetan, hemen: EURES Euskadi

Irungo Gazteen Nazioarteko Mugikortasunerako Zerbitzua



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org