Zer estaldura hartzen du bidaiako laguntzako aseguruak? Balio al du ERASMUS uzten badut?
Gazte-txartelaren bidaiako laguntzako aseguruak mundu osoko estaldura eskaintzen du, zure ohiko etxebizitzatik 30 Km-tik hasita eta gehienez 90 egunetan zehar. Aseguruak hartzen duen eremuari buruzko informazioa eta istripua izanez gero jarraitu beharreko prozedurari buruzko argibideak Gazteaukeran aurkituko dituzu.
ERASMUS dela eta, Gazte-txartelaren aseguruak berez 90 egun baino ez ditu hartzen. Hortaz, programa horretan ohikoa den bezala denbora gehiago igaro behar baduzu kanpoan, beste aseguru bat egin beharko duzu edo Gazte-txartelarena handitu behar duzun beste egunez. Horretarako, Europe Assitance-ra dei dezakezu: 902 19 02 82.
Mugi zaitez!
Argitu zure zalantzak bi minututan, eta eskura ezazu hemen.
Berritua 2011/06/21