Saltar al contenido

Osasuna zaintzeko

foto

Jarraitu aholku hauei eta disfruta ezazu!

* Ez ahaztu eguzkitatik babestestea eguzkitarako krema on batekin eta eguzki-betaurrekoekin. Egiezu jaramon eguzkitan jarri baino lehenagoko aholkuei.

* Kontuz elikagaiekin. Edan ezazu ur asko deshidratazioa ekiditeko. Zuhurra izan zaitez, eta ez jan zuritu gabeko frutarik, ezta barazki gordinik ere eta ziurtatu arraina eta haragia ondo eginak daudela. Esnearekin eta esnekiekin erne ibili, eta zalantzarik baduzu, ez hartu. Ura behar bezala ez dagoela susmoa baduzu, jar ezazu ur irakiten hamar minutuz gutxienez.

* Edonora zoazela, adi egon! Ez ahaztu sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak, HIESa adibidez, gero eta ohikoagoak direla. Ez partekatu bizar-aitzurrik, xiringarik, akupunturarako orratzik, hortz-eskubilarik, tatuaiak egiteko tresnarik... eta abarrik, eta garrantzitsuena: sexu harreman guztietan, erabil ezazu kondoia!

* Beste herrialde batean bazaude eta arazorik baduzu, jo ezazu hurbilen daukazun enbaxadara edo kontsuletxera. Espainian bazaude, Autonomia Erkidego gehienetan badago 112, larrialdietarako telefonoa.

 

                                                                                                          Berritua 2013/07/02



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org