Saltar al contenido

Osasuna eta gaixotasunak

foto

Atzerrian osasun laguntza jaso ahal izateko, bidaia egin baino lehenago Aseguru Sozialeko agentzia batera joan behar duzu eta Europako Osasun Txartela eskatu behar duzu. Txartela hau doanik da eta Europako Batasuneko herrialdeetan erabil daiteke. Europako Batasunetik kanpoko herrialde batean bazaude, onena aseguru bat edukitzea da, edo ahalik eta lasterren pasatzea Batasuneko herrialde batera. Kontsulta ezazu Bidaia Asegurua eta bidaia egiteko aholkuak.

Hauek dira eraman beharreko botikak: azido azetilsalizilikoa, beherakoaren eta lehorreriaren aurkako pilulak, erredurentzako ukendua, desinfektantea, eltxoak uxatzeko produkturen bat, gazak, bendak, goraizeak, merkurokromoa, tiritak, esparatrapua... eta abar.

Gaixotasunez gain, badaude beste eragozpen batzuk: eltxoak Finlandian eta Suedian bereziki; Horretarako eraman ezazu uxatzeko produkturen bat. Esaten dutenaren arabera, onena da bertan erabiltzen duten uxagarri bat erabiltzea, eraginkorragoa baita. Murruskaduraz sortutako narritadura ere oso desatsegina izan ahal da, batez ere hankartean baldin baduzu. Eraman ezazu baltsamu bat zona freskatzeko.

                                                                                                       Berritua 10/04/27



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org