Saltar al contenido

Zein agiri behar ditut?

.

Dokumentazioa oso garrantzitsua da. Ez duzu ahaztu behar nortasun-agiria. Gainera, jakin beharko duzu herrialde horretara joateko pasaportea edo bisa beharko duzun ala ez. Agiri garrantzitsuenen fotokopiak eramatea gomendatzen da, originalez gain, hainbat lekutan gordeta. Kontuan hartu beti originalak eskatzen dituztela, baina lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, fotokopia eramateak erraztuko dizula tramiteak egitea. Interesgarria da karne-tamainako argazki bat eramatea, agian baimenen bat kudeatu beharko duzu eta. Agiriekin batera, idatz ezazu zure familiarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia badaezpada ere. Garrantzitsua da zure posta elektronikora bidaltzea edo bertan gordetzea zure laguntzarako garrantzitsuak iruditzen zaizkizun datuak, dokumentuak galduta edo lapurtuta ere. Telefono garraantzitsuenak, bidai-txekeen zenbakiak, hegazkin-txartelaren zenbakiak, aseguru-poliza, NAN, pasaportearen zenbakia eta abar apuntatu ditzakezu. Atzerrira joaten bazara, eraman ezazu idatzita bisitatuko duzun herrialde horretako Espainiako enbaxada edo kontsuletxearen helbidea, eta informa zaitez bisitatuko duzun herrialde horretan zein txerto diren derrigorrezkoak eta gomendagarriak.

Adingabekoa bazara eta pasaporterik gabe bidaiatzen bazara, zure gurasoen edo tutoreen baimena beharko duzu. Ez ahaztu osasun-txartela, eta Europara joaten bazara, Europako Osasun Txartela beharko duzu. Europa Batasunean bazaude, ziurtatu Aseguro Sozialeko zerbitzuak ari zaizkizula asistentzia ematen. Herrialde batzuetan, kontsulta egindakoan ordaindu beharko duzu kostuaren zati bat edo kostu osoa. Kasu horretan, itzuli baino lehen eskatu beharko duzu dagokizun diru-itzulera eta horretarako oso interesgarria da kontu korrentearen zenbakia apuntatua eramatea ordaindu duzun dirua bueltatzeko. Oporretatik buetan eskatzen baduzu, geldoagoa izango da tramitea, hala ere, galdetu badaezpada ere.

                                                                                                                               Berritua 2013/07/02



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org