Erasmus+ izenaren pean Europako Batasunak sustatzen dituen gazteria, hezkuntza, prestakunta eta kirol programak biltzen dira.
Programaren gazteentzako atalean gazte guztiei hezkuntza ez formalaren eta informalaren eremuan laguntza ematen zaie.
EKINTZA NAGUSIA 1 - Pertsonen mugikortasuna ikasketak direla eta
- Gazteen arteko trukeak
- Europako Boluntarioen Zerbitzua
- Langileen mugikortasuna gazteen alorrean: gazteen lanaren kalitatea hobetzeko
EKINTZA NAGUSIA 2 - Berrikuntzarako lankidetza eta praktika egokiak trukatzea
- Elkarketa estrategikoak hezkuntza, prestakuntza eta gazteria alorrean: hezkuntza, prestakuntza eta gazteriaren kalitatea hobe ezaketen proiektu berritzaileetara zabaltzen den formatua (barne hartzen ditu nazioz haraindiko ekimenak)
EKINTZA NAGUSIA 3 - Politiken erreformak babestea
- Elkarrizketa egituratua: Gazteen eta gazteen alorrean erabakiak hartzen dituzten arduradunen arteko harremanak: Gazteak eta gazteentzako politiken arduradunak elkarrekin bil daitezen sustatzen du eta Europako bizitza demokratikoan partaidetza bultzatzen du
Informazio gehiago:
- INJUVE. Erasmus+ Gazteria
- Comisión Europea. Erasmus+
PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.