Saltar al contenido

Trenak

trena

Tren geltokietan hasten da abentura. Geltokiak dira bidaiarien ibilbideko hiri bakoitzeko lehen inpresioa eskaintzen dieten lekuak. Honako hauek aurkituko dituzu geltoki gehienetan: informazio bulegoa, erreserbak egiteko bulegoa, osasun bulegoa, kutxa automatikoak, taxi geltokiak, posta zerbitzuak, telefonoa, etab.

Trenez bidaiatzeko komenigarria da ekipaje gutxi eramatea. Txartel bakoitzak 15 kg bitarteko ekipajea doan garraiatzeko eskubidea ematen du. Txartelek ezbeharretarako nahitaezko aseguru bat eta fakturatutako ekipajea bermatzeko beste aseguru bat jasotzen dituzte. Baliozko gauzak eramaten baldin badituzu, komenigarria da horren berri eman dezazun eta aseguru osagarri bat egin dezazun galdu edo hondatuz gero haren kostua estaltzeko.

AHOLKUAK
Komenigarria da sarien berri izatea: taldeentzat, gazte txartela(%20),  ikasle txartela, familia ugariak, joan-etorriko bidaiak, etab.

Denbora aprobetxatu nahi baduzu, egizu bidaia gauez. Zoaz goiz geltokira, eta trena irten baino ordu laurden lehenago igo zaitez jarlekua aukeratu ahal izateko.

Inter Rail
Bidaia ezazu Europako 30 herrialdetan barrena  Global Pass  (prezioak) izenekoarekin edo ezagutu ezazu Europako herrialde bat trenean ibiliz zuk aukeratutako herrialde baterako     (prezioak) txartelarekin. Ohiko galderak  Irungo RENFEn eros dezakezu. Interraileko telefonoa (902 24 34 02 (7:00etatik 23:00etara)

JARRAI ITZAZU "I LOW COST" BIDAIARIEN ABENTURAK!
"I low cost" lehiaketa irabazi zuten eta beren Interrail bidaiako etapa bakoitza blog honen bidez jarrai dezakezu.

Praga, Viena, Budapest, Zagreb... nora joango ote dira orain? bideoak begiratu!


Bidaia bat zehaztasun handiz antolatu nahi baduzu, hementxe sartu. .   

Informazio gehiago

                                                                                                                                                                      Berritua 2012/06/20                                                                           



 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org