Saltar al contenido

Ontziak eta itsas garraioa

foto

Gaur egun "ferryak" edo "hurbileko" transbordadoreak eta Itsas bidaietarako ontziak dira pasaiariak garraiatzen dituzten ontzi bakarrak.

 

Itsas bidaia bat egitea egun ez da amets iritsi ezina. Azken urteetan bidaia agentziek bide laburragoak eta gaikako bideak asmatu dituzte bezero gazteek eta sarrera apalak dituztenek itsas bidaiek eskaintzen dituzten abantailekin gozatu dezaten.

Kontuan hartu beharreko faktoreen artean, prezioa, ontziaren tamaina eta bidea dira.

Hiru ontzi mota bereizten dira: txikiak, ertainak eta handiak. Ontzi txikiak oso egokiak dira giro intimista bila ari direnentzat, bidaiarien kopuru gorena 500 lagunena baita hauetan. Ontzi handiek puntako teknologia dute, aukera dute edozein klima egoeratan nabigatzeko, eta aukera handiak eskaintzen dituzte, erosotasuna eta era guztietako jarduerak barne. Ontzi handi hauek 2.000 bidaiari baino gehiago har ditzakete.

Bidaiaria itsas mugimenduekin aztoratzen baldin bada, komenigarria da gela goiko aldean eta ontziaren erdialdean hartzea. Bideari dagokionez, garrantzitsua da argi edukitzea bidean zehar zein herrialde ikusi nahi dituzun, eta horietarako txangoa ere bidaian aurreikustea, kasu askotan ez baita lurrean barnako txangorik eskaintzen.

                                                                                                                                                      Berritua 10/04/27



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org