Saltar al contenido

Hegazkinak

avión

Ez da harritzekoa bidaia bat prestatzeko orduan lehenengo garraio aukera hegazkina izatea. Izan ere, eta sinisten zaila den arren, zenbaitetan tren edo autobus txartela baino merkeagoa da.


AHOLKUAK
Oso garrantzitsua da konpainiaren baldintzak ondo irakurtzea eta baldintzen kopia bat inprimatzea, aurrerago gaizki ulerturik izan nahi ez badira. Ez ezazu hegaldiaren datuak baieztatzen dizkizuten posta elektronikoa borratu.

Aire konpainiek, bajak aurreikusirik eta euren hegaldiak are errentagarriago bihurtzeko xedean, zenbaitetan lekuak baino txartel gehiago saltzen dituzte, "overboking" ezaguna sorraraziz. Azken orduko ustekabeak saihestearren, gomendagarria da ontziratzeko txartela ahalik eta lasterren eskuratzea, hegaldia ziurtatu nahi bada (24 ordu lehenago).

MERKE HEGAN EGITEKO AHOLKUAK
* Nazioarteko hegaldietan, eman ezazu larunbat gaua helmugan. Larunbat gaua helmugan ematen ez duen bidaiaria negozio bidaian ari den pertsona dela ulertzen dute aire konpainiek, eta beraz, hegan egiteko gehiago ordaintzeko prest dagoela.

* Prezio hobeak aurkituko dituzu eskaera apaleko ordutegietako hegaldiak eskatzen badituzu, esate baterako, astelehen arratsaldean edo igande goizean.

* Eros ezazu zeure txartela ahalik eta lasterren. Hegaldietan ez dago azken orduko eskaintzarik baina bai aldez aurretik erreserbak egiteko aukerarik. "Mini txartela" eskuratu ahal izango duzu prezio merkeagoa ordaindurik.

 

                                                                                                                                                             Berritua 2012/06/20



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org