Saltar al contenido

Automobila, motoa, furgoneta, autokarabana

foto

Bidaiara zeure automobila eramateko asmoa baldin baduzu, aldez aurretik ondo azter ezazu zeure ibilgailuaren egoera orokorra konfiantzazko tailer batean; bertan, egin asmo duzun bidaiaren arabera betiere, aholku egokiak eman ahal izango dizkizute ibilgailua ondo prestatzeaz gainera, Egiazta ezazu beharrezkoa duzun dokumentazio guztia ondo duzula (gidabaimena, IATren fitxa teknikoa, ibilgailuaren dokumentazioa eta aseguruaren urteko ordainagiria). Egiazta ezazu zeure aseguruan Bidaian zehar Laguntza jasotzeko bermerik ba ote duzun eta zein baldintzatan. Atzerrira joaten baldin bazara, kontuan eduki ezazu nazioarteko lizentzia behar ote duzun.

Aurreko kontsiderazio horiek guztiak baliagarriak dira baita moto gidarientzat ere.

Gidaririk gabeko ibilgailu bat akuran hartzeko asmoa baldin baduzu, 25 urte baino gehiago beharko dituzu izan, gutxienez urte bete lehenagotik izan behar duzu gidabaimenaren jabe, eta baliteke nazioarteko lizentzia behar izatea. Kontratua izenpetzen duzun bulegoan fidantza ordaintzeko kreditu txartelaren zenbakia eman beharko duzu, ez baitute sekula ere zordunketarik onartuko. Baliteke txartela alokairu enpresa uzteko eskatzea. EZ zaude horretara behartuta, eta gainera, ez da gomendagarria txartela ezein establezimendutan uztea, establezimendua edozein motatakoa izanik ere. Gainera, gomendagarria da egunak eta egin beharreko kilometroak ahalik eta gehien zehaztea, kontratua ez betetzera denak baitira zigor. Kontuan izan prezioetan alde handiak dituen sektorea dela, merezi du prezioak alderatzeak.

Aurreko kontsiderazio horiek guztiak baliagarriak dira baita moto gidarientzat ere.

FURGONETA EDO AUTOKARABANERIKIN BIDAIATZERA ZOAZ?
argazkia 
Hemen duzu bidaia prestatzeko interesgarria izango den informazioa, non lo egin,  ibilbideak, gomendioak,...

NON GELDITU LO EGITEN: Euskal herria, Espainia, Andorra eta Portugalen.
IBILBIDEAK ETA IHESALDIAK:  Europan zehar ibiltzeko ibiltarien kontakizun eta gomendioak.
Eta...Espainian furgonetarekin lo egiteko lekuak, MAPEN bitartez.

                                                                                                                                             Berritua 2012/06/20



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org