Saltar al contenido

Autokarrak eta autobusak

foto

Leku askotan garraioen linea publikoak monopolio dira eta horrenbestez prezio bakarrak daude, baina beste leku batzuetan elkarri lehia egiten dioten lineak daude, baita geltoki berean eta helmuga berera joateko ere; beraz, kontuan hartzekoa da aukera hori.

Txartelak:
- Autobus txartela irteera eguna baino lehen eskuratu daiteke, eta horrek jarlekua aukeratzeko eskubidea ematen dizu, horrelakorik nahi baduzu.
? Txartela autobusa irten baino 2 ordu lehenago itzul daiteke,.eta haren balioaren %80 itzuliko dizute.

Deskontuak:
- Gazte Txartelarekin dagozkizun deskontuen onuradun izan zaitezke..

Ibilgailua:
Zure eta gainerako bidaiarien segurtasuna bermatze aldera, gidariak bolantean arauek zehaztutako baino denbora gehiago ez egotea eskatu behar duzu (gehienez ere lau ordu eta erdi inguru). Geltoki edo helmugatik hurbil dagoenean baizik ez zaio gidariari bost ordu jarraian gidatzen uzten.

Bagajea:
Kontuz bagajearekin, saia zaitez maletategian goiz sartzen, ahal baduzu zaintzapean izan ezazu operazio hori eta gera zaitez zain, bagajetegiko ateak ixten dituzten arte. Saia zaitez geltokietan bagajea ikusteko modua eskaintzen dizun lekuan esertzen. Arin eta ahal baduzu maleta alboan duzula bidaiatzea oso garrantzitsua izan liteke bagajeek erraz "desagertzeko" joera duten leku askotan. Bagajeak kalteak jasaten baldin baditu edo galdu egiten bada haren balioa adierazi gabe, enpresak 9,02 euro ordaindu behar dizkio jabeari kilo bakoitzeko, eta gehienez 20 kilogramo hartuko ditu kontuan.

Ibilbidea:
Ez zaitez fio ibilbidearen kilometroekin, zenbait lekutan ehun kilometro egiteak egun osoko bidaia eskatzen baitu. Oso erabilgarria izan liteke neurri ertaineko toalla eramatea, burua bertan paratzeko, izerdiaz lehortzeko eta eguzki nahiz hautsetatik babesteko. Bada lepoari egokitzen zaion kuxin puzgarria eramaten duenik ere.

* Donostiatik ateratzen diren autobusak
* Lurraldebus autobusak Gipuzkoan - Lurraldebus
* Mugipuzkoa Gipuzkoako mugikortasun ataria
* Movesuskadi Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoko sare ari buruzko informazioa duen ataria.
* Jar ezazu norakoa eta aurki ezazu informazioa bidaiarien garraioarekin lotutako zerbitzuei buruz (trena, autobusa, hegazkina...).
* Garraio publikoa


http://www.avimun.org

                                                                                                      Berritua 2012/06/20


 

 



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org