Saltar al contenido

Bizikleta

Bizikletak ez du atmosfera kutsatzen, isila da oso, eta naturarekiko harremana sustatzen du, baina neurriak hartu beharko dituzu bideak neurri handiagoko ibilgailu motordunekin, bizikleta baino ibilgailu sendoagoekin partekatu beharko dituzulako; gainera, askoz ere lasterrago ibiltzen dira haiek.

Espainian 7.000 kilometroko lineak daude honez gero trenen zerbitzurik ez dutenak. 1993. urteaz geroztik, bide hauek zikloturistek eta ibiltariek erabiltzeko ari dira egokitzen: Bide Berdeak programaz ari gara.

FUNTSEZKO EKIPOA

- Kaskoa. Ezinbestekoa, homologatuta behar du egon.
- Oinetakoak. Onena iragazgaitza izatea da, transpiratzen uztea eta sendoa eta erresistentzia handikoa. Zola zurruna behar du izan.
- Eskularruak. Eskuen nekea murrizten dute, dardarak leuntzen dituzte, hotzetik isolatzen dute eta balizko erreduretatik babesten.
- Betaurrekoak. Hautsak, eguzkiak eta intsektuek eragindako lesioetatik babesten dute.
- Arropa. Transpirazioa ziurtatu behar dute. Culotteak ezinbestekoak dira, lodiagoak dira ipurmasailetan eta hanka tartean, eta marruskadurak saihesten dituzte.
- Bestelakoak. Gurpila puztekoa eta aldatzeko ganbera, zulatuak konpontzeko kaxatxoaz gainera. Bi giltza finko eta giltza ingeles bat, baita torlojuak askatzeko gailu bat ere.


AHOLKUAK

- Bidaiari ekin baino lehen, ondo zaindu bizikletaren atalak eta osagarriak.
- Aukera ezazu ibilbidea denboraren, tartearen eta zeure prestakuntza fisikoaren arabera.
- Eraman ezazu kaskoa betiere jantzita eta kontu handiz ibili.
- Egin itzazu berotzeko ariketak.
- Saihestu itzazu eguerdiko eguzkipeko ibilaldiak.
- Ekipajea bizikletak garraiatu behar du. Aurreko edo gibelaldeko poltsek eramango dute zama.
- "Ahulaldiak" saihestearren, jan ezazu gose izan baino lehen, edan ezazu egarri izan baino lehen eta jantzi zaitez hotzez izan baino lehen.
- Edan ezazu ibilbidean zehar. Horretarako, ur motxila erabili: berotzen ez den hiru litro ur hotz.
- Arau orokor gisa, ez ezazu inoiz ere heldu baten aholkua mespretxatu, ia beti asmatzen baitute euren oharrekin.

                                                                                                                                                    Berritua 10/04/27



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org