Saltar al contenido

Batxilergoa

s

Bigarren Hezkuntzako azken etapa da Batxilergoa. Borondatezkoa da, eta bi ikasturte irauten du, normalean 16 eta 18 urte bitarten.

 

MODALITATEAK

* Arteen batxilergoa

* Natur eta Osasun Zientzien batxilergoa

* Giza eta Bizarte Zientzien batxilergoa

* Teknologiaren batxilergoa

 

Batxilergo bakoitzak aukera ematen dizu karrera jakin batzuk ikasteko. Beste autonomi erkidego batzuetan Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoa bitan banatzen badute ere, eskaintzen duten informazioa oso lagungarria izan daiteke, zein karrera ikas dezakezun jakin behar duzunean:

 

* Madrileko Erkidegoko Hezkuntza Kontseilaritza (zertarako prestatzen zaituzten, tarteko notak...)

* Malagako Unibertsitatea (IIE, UOI edo LOGSE BATXILERGOAN egindako aukeras)

 

Logse Batxilergoko modalitate bakoitzari loturiko Goi-mailako heziketa-zikloak

Gazte Informazioaren Bulegoan eskura daukazu AUKERATU ZURE ETORKIZUNA bilduna; era errezean lagunduko dizu kontuan argitzen!

 

SARTZEKO BETEKIZUNAK

Logse Batxilergoko irakasketetara sartzeko, honako betekizun akademiko hauek bete dituzte ikasleek:

* Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua edukitzea

* IEEko Lehen Zikloko ikasketan gaindituta eudkitzea.

* LH1eko Teknikari Laguntzailearen titulua lortua edukitzea

* BBBko 2.ikasturtea gainditua edukitzea

* Arte Aplikatuetako eta Arte Ofizioetako Irakaskuntzako kurtso komunak gaindituta edukitzea

 

LANBIDE AUKERAK

Behin Batxilergoko Titulua lortuta, aukeran dauzkazu:

* Goi Mailako Trebakuntza Zikloak Lanbide Familia hainbatetan.

* Unibertsitate ikasketak. Horietarako sarrera-proba egin beharko duzu.

* Arte Irakaskuntzen goi mailak eta ikasketak

* Lan-munduan sartzea.



Lotutako estekak:

Adobe Reader lortu

PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org