Saltar al contenido

Prestakuntza/Lana. Aisialdirako monitorea

foto

Astialdiko monitorea izateko, diploma bat behar da, eta Aitorpen ofiziala daukaten Astialdi Eskoletakoren batek  antolatutako ikastaroa gaindituta lortzen da diploma hori. Diploma lortzen duzunean, gaitua egongo zara heziketa lan bat aurrera eramateko.

Betekizunak:

   18 urte beteak edukitzea edo ikastaroan matrikulatutako urtean betetzea.

> Ikastaroa: 

 Titulua lortzeko, zati teorikoa (150 ordu) eta zati praktikoa (160 ordu) landu behar dituzu, eta horrez gain, egindako praktiken memoria aurkeztu behar duzu.


   * Praktikak heziketa elkarteetan egin beharko dira, modu trinkoan (udaleku itxiak) edo zabalean (udaleku irekiak) egin daitezke, aisialdiko heziketa taldeetan, elkarteetan?



Informazio gehiago nahi baduzu, baliagarri gertatu dakizuke gazteaukera weba; bertan, titulu-motak, legeria, Euskadin ofizialki aitortutako Denbora Libreko eskolak kontsultatu ahal izango dituzu.

<<<< GARRANTZITSUA!!!

Zure asmoa monitore gisa EAEn aritzea bada, BEHARREZKOA DA zure titulua Euskadiko egungo legearekin bat etortzea .

Horren arrazoia da komunitate bakoitzak bere legea duela eremu honetan.

Horrek esan nahi du balitekeela beste erkidego batean lortutako Aisialdiko Monitore titulua baliagarri ez izatea hemen aritzeko.


      EZ AHAZTU TITULUEN OFIZIALTASUNA BAIEZTATZEA!!!

 

Hau ere interesgarria izan dakizuke:



* Monitoreentzako enplegu eskaintzak

                                                                                                                        2019/05/22an  eguneratua



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org