Saltar al contenido

Mugikorraren lapurketa

foto

Mugikorra lapurtu didate

Mugikorra lapurtzen badizute, bai al dakizu zer egin behar duzun? Ba, berehala blokeatu, inork erabili ez dezan. Nola egiten da hori? Oso erraza da, deitu zure konpainiara eta emaiezu zure IMEI eta SIM zenbakiak, blokeatu dezaten.

 

Non lortuko ditut zenbaki horiek?

-  SIM zenbakia telefonoaren bateriaren ondoan dago.
-  IMEI, berriz, zure terminalaren identifikazio-zenbakia da. non lortuko dut?
                - *#06# markatuz edo
                - baterian begiratuz.


Mugikorra erosi zenueneko kaxan edo erosketaren fakturan begiratuz ere lor ditzakezu bi zenbakiak. Datu horiekin, konpainiak bilogabe utziko du zure telefonoa; eta inork ezin izango du deitu terminal horretatik, beste txartel bat erabilita ere.

Mugikorra galdu dut
Kasu horretan, SIM txartela blokeatzeko aukera daukazu. Deitu zure konpainiari, eta eskatu telefonoa blokeatzeko. Horretarako, SIM zenbakia eman beharko diezu. Horrela, saihestu egingo da zure txartela erabiliz zure mugikorretik dei dezaten. Mugikorra agertzen bada, txartela desblokeatu dezakezu, eta berriz erabili.

Ez ahaztu, beraz, zure telefono mugikorraren IMEI eta SIM zenbakiak soinean eramatea. Gailua galdu edo lapurtzen badizute, lagundu egingo dizu.

 

                                                        Berritua 10/05/06



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org