Saltar al contenido

Unibertsitarioentzat Bekari buruzko informazioa

libros

Hiru motatako beka orokorrak eska daitezke unibertsitateko ikasketak egiteko:

* Eusko Jaurlaritzako Beka orokorrak:EAEn erroldatuta daudenentzako.

* Hezkuntzako Ministerioaren Beka orokorrak:HKMren lurraldean erroldatuta daudenentzako. (Asturias, Aragoi, Gaztela-Leon, Gaztela Mantxa, Madril, Murtzia, Kantabria, Ceuta, Melilla eta Errioxa)

* Hekzuntzako eta Kulturako Ministerioaren mugikortasunaren bekak:Erkidego batetik bestera ibiltzen den edozeinentzako.


Adibideak:

* Euskadiko Autonomi Erkidegoan erroldatuta daudenentzako:

   - Erkidegoan bertan ikasten badu, Euskadiko Beka Orokorra eskatu beharko du.

   - Erkidegotik kanpo ikasten badu, Euskadiko Beka Orokorra eta HKMren Mugikortasunaren Beka eska dezake

 

*  Euskadiko Autonomi Erkidegotik kanpo erroldatuta daudenentzako:

    - Erkidegotik kanpo ikasten badu, ikasten duen Erkidegoko Beka Orokorra eskatu beharko du.

    - Euskadiko Erkidegoan ikasten badu, Mugikortasunaren Beka eska dezake.

Beka horietakoren bat eskatuz gero, ez dago matrikularen tasarik ordaindu beharrik. Emakidak argitaratzen direnean ordaindu behar da matrikula, emakida ukatu baldin bazaio.

Eskaera-epeak, normalean, uztailean izaten dira, uztailean matrikulatzen direnentzat, eta urrian, irailean egiten dutenentzat.

 

Beka-inprimakiak eskuratzeko:

* Eusko Jaurlaritzaren Beka Orokorrak: Erretoreordetzetan edo Unibertsitateetan

* HKMren Beka Orokorrak eta Beka Mugikortasunezkoak: HKMren lurraldeko probintzietako estankoetan

                                                                                                                                               Berritua 10/06/07



Lotutako estekak:

 

itzuli

 
Igazte Irun - tel. 943 50 54 44/40 - igazte@irun.org