Ahoz nahiz idatziz, euskaraz badakiela ziurtatzen du titulu honek.
EGA azterketak hiru atal ditu:
1.- Hasierako proba
2.- Idatzizko azterketa
3.- Ahozko azterketa
1.- HASIERAKO PROBA (Atariko Proba)
Gainditu beharreko proba, idatzizko eta ahozko azterketak egiteko. 100 galdera dira, eta bakoitzak lau erantzun ditu aukeratzeko. Ordubetean egin behar da proba. Gutxienez, 75 erantzun behan dira ondo, idatzizko azterketa egin ahal izateko.
2.- IDATZIZKO AZTERKETA
Idatzizko azterketak 2 ordu eta 20 minutu iraungo du. Lau sail dauzka:
Idazlana: bi gai ematen dira, eta bat garatu behar da. Gutxienez, 300 hitz idatzi behar dira. Idazlana kalifikatzeko, kontuan hartuko da gaia nola antolatu eta garatu den eta linguistikoki zeinen aberatsa, zehatza eta zuzena den.
Esaldi berridatzi: Emandako esaldiaren baliokidea egin behar da, emandako zatia osatuz.
Sinonimoak: Hamar esaldi, eta haietako bakoitzean, hitz bat azpimarratuta; hitz horren ordaina eman behar da testuinguraren esanahia errespetatuz.
Idatzizkoaren ulermena: proposatzen den testua irakurri ondoren, egindako galderei erantzun behar zaie.
3.- AHOZKO AZTERKETA
Mintzamenak bi zati ditu:
* Testu baten ahozko laburpena
* Gai baten azalpena.
Testu bat eta gai-sorta bat emango zaizkizu. Ordu erdia izango duzu bi ariketa horiek prestatzeko. Gidoi bat egin eta erabil daiteke, baina ezingo da irakurriz egin. Hamar minutu ingurukoa izan behar du azalpenak.
EGA TITULUAREN BALIOKIDEAK
EGA tituluaren baliokideak dira honako hauek:
* Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5.maila
* Administrazioko 3.profila
* Hezkuntzako 2. profila.
MATRIKULA ETA AZTERKETA EGUNAK
Bi azterketa-deialdi izaten dira urtean
Izen-emateko lekua: Interneten bidez eta Bilboko, Gasteizko eta Donostiako Hezkuntzako Ordezkaritzetan .
Xehetasun gehiago aurkituko dituzu Eusko Jaurlaritzako orrian: deialdiak, matrikulak, emaitzak...
Berritua 10/06/08
Lotutako estekak:
PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.