Ziklomotorra
50 c.c.-tik beherako zilindrada duen motozikleta da. Ibilgailu honetarako baimena (AM) 15 urte betetzen direnetik aurrera lor daiteke. Hala ere, 18 urte beteak izan arte ezin da pasaiaririk eraman. Baimena lortzeko, paperak egiteaz gain , azterketa teorikoa gainditu behar da eta praktika maniobras batzuk egitea izango da.. Entrenatu nahi baduzu, are gehiago, zure maila jakin nahi baduzu, begira itzazu DGTk prestatu duen AM gidatzeko azterketarako testa. Baimena lortzeko, autoeskola batera joan zaitezke edo zeure kontura aurkeztu; horrela eginez gero, dokumentazioaz gain, azterketa eguna estaliko duen moto-aseguru bat kontratatu beharko duzu
Motozikleta
Gutxienez 16 urte eduki behar dituzu 125 c.c. arteko motozikleta gidatzeko lizentzia eskuratu ahal izateko; proba teorikoa gainditzeaz gain, proba praktikoa ere aprobatu beharko duzu; horretarako maniobra batzuk egin beharko dituzu (sigi-saga, zerrenda baten gainean ibili, azeleratu, abiadura gutxitu,...) Entrenatu edo zeure burua neurtu nahi baduzu, begira itzazu DGTk prestatu dituen ziklomotorra gidatzeko azterketa-testak.
Autoa
Auto-gidabaimena atera nahi baduzu, 17 urterekin has zaitezke prestatzen eta azterketa teorikora aurkez zaitezke; 18 urte betetzen dituzunean, azterketa praktikoari ekin ahalko diozu. Entrenatu edo zeure burua neurtu nahi baduzu, begira itzazu DGTk prestatu dituen autoak gidatzeko azterketa-testak.
Baimenei buruzko informazio gehiago
eguneratua: 2012/08/01
Lotutako estekak:
PDF artxibo mota irakurri ahal izateko beharrezkoa da Acrobar Reader programa instalatuta edukitzea.Lortu dohan interneten bertan.